2009ko Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sustapanerako kanpaina: spot
Etiquetas: 2009ko azaroako Buletina, Eusko Jaurlaritza, Eusko jaurlaritzako diru-laguntzak 2009, Merkataritzarako diru-laguntzak 2009
ORRI HONETAN GERNIKA-LUMOKO MLTK-K EGITEN DUEN LANARI BURUZKO INFORMAZIOA AURKITUKO DUZU. BULEGO HONEN LANA GERNIKA-LUMOKO DENDA ETA ENPRESA TXIKIAK BULTZATZEA DA. LEKU HONETAN LEGISLAZIO, FISKALITATEA, LAGUNTZAK, DIRU-LAGUNTZAK ETA MERKATARITZAREKIN LOTUTA DAUDEN BESTE ANTZEKO GAIETAZ IDATZIKO DUGU.
Etiquetas: 2009ko azaroako Buletina, Eusko Jaurlaritza, Eusko jaurlaritzako diru-laguntzak 2009, Merkataritzarako diru-laguntzak 2009
Etiquetas: 2009ko azaroako Buletina, Eusko Jaurlaritza, Eusko jaurlaritzako diru-laguntzak 2009, Merkataritzarako diru-laguntzak 2009
Etiquetas: 2009ko azaroako Buletina, Eusko Jaurlaritza, Eusko jaurlaritzako diru-laguntzak 2009, Merkataritzarako diru-laguntzak 2009
Etiquetas: 2009ko azaroako Buletina, Eusko Jaurlaritza, Eusko jaurlaritzako diru-laguntzak 2009, Merkataritzarako diru-laguntzak 2009
Etiquetas: 2009ko azaroako Buletina, Eusko Jaurlaritza, Eusko jaurlaritzako diru-laguntzak 2009, Merkataritzarako diru-laguntzak 2009
2009ko Gabonetako kanpainan merkataritza eta ostalaritza arloak indarberritzeko eta lehiakortasuna sustatzeko pizgarrietarako dirulaguntzakOstalaritzaren kasuan, Euskadiko enpresen eta turismo-establezimenduen
erregistroan inskribatuta egon behar dira.
Langileak kontratatzea 2009ko Gabonetako kanpainarako
Kontratatuko diren pertsonak langabiezian egon behar dira laguntzak eskatu baino 30 egun lehenago gutxienez.
1.200 euro kontratazio bakoitzagatik
Gehienez ere 12.000 euro emango dira enpresako.
Eskatzeko orriak honako hauen helbideak eskura daude:
Diru-laguntza Internet bitartez tramitatu
Eskaera orriak deskargatu (pdf formatoan)
Eskaerak aurkesteko lekua Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoak dira.
Eskaerak aurkezteko azken eguna 2009ko abenduaren 15a da.

Etiquetas: 2009ko azaroako Buletina, Diru-laguntzak 2009, Merkataritzarako diru-laguntzak 2009
AUTONOMOAREN ONDORENGOTZA MERKATARITZAN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Laguntzaren deskribapena:
Laguntza honen helburua EAE-ko merkataritza esparruan lan egiten duten autonomoen ondorengotzarako prozesuak babestea da, enpresen jarraitzeko gaitzasuna ziurtatuz, horretarako nagusiak diren enpresarien ordezkatzea sustatuz eta sektoreko merkataritza egitura eta enplegu mailak mantenduz.
Laguntzaren kopurua:
Diru-laguntzak fondo galdurakoak eta ez berreskuragarriak dira:
Etiquetas: 2009ko maiatzeko Buletina, Diru-laguntzak 2009, Merkataritzarako diru-laguntzak 2009, SPRI-ko diru-laguntzak 2009
NOTAK:
1: Komunikazioa egin baino lehen erregistratuta egon behar zara, lehenago ez baduzu egin sartu erregistro gidan hemen klik egiten ERREGISTRO GIDA.2: Irudiak haundiagoak ikusi ditzakezu, egin klik gainean horretarako.

Hizkuntza aukeratzean pantaila hau irekiko da:

Irekitko zaizun pantailan ikusiko duzu eskuineko goiko partean Enpresaren Izena eta behein botoi bat testu honekin idatzita: "Eskaera berria sortu". Klik egiten duzu botoi horretan eskaera sortzeko.
Orri honetan gorriz markatuta den testua automatikoki betetzen du aplikazioak erregistro datuak erabiliz. Bete behar dituzun datuak urdinez markatuta daudenak dira.
Batzuetan datuak sartzeko laukitxo berdez markatutako puntuetan egin behar duzu klik. Kasu hauetan menutxo bat irekiko da eta bertan aukeratu egin behar duzu bai enpresaren jarduera, bai Herrialde eta Herria.
Amaitzeko, beheko partean lauki berdean dagoen laukitxoa markatu behar duzu (sistemak berak markatzen du beti baina komenigarria da birpasatzea).
Formulario honetan gorriz markatutako laukiak aplikazioak beteko ditu, zuk bete behar dituzunak urdinez markatuta daude.
Enpresak bi edo urte gehiago dauka urdinez markatutako laukitxoa bete behar duzo soilik, horretarako klik egin behar duzu gorriz markatutako loturan enpresaren sortze data aukeratzeko.
Enpresak bi urte baino gutxiago badauka(2007/03/21etik aurrera sortu da) baina lehen zegoen beste enpresa batetik badator (izaera juridika aldatu delako, herentziagatik,...) orduan urdin laukia ez duzu beteko eta urdin laukiaren barruan dauden laukitxo berdeak osatuko dituzu. Amaitzeko, lauki gorriko datuak ez dituzu bete behar erosketa hau egiteko ez baduzu beste laguntzarik eskatu.
Behin datu guztiak sartu dituzu hurrengo orrira pasako zara, horretarako klikatu "Hurrengoa" botoian beheko eskuineko partean.
Automatikoki urdinezko lauiktxoen informazioa beteko du aplikazioak. Hurrengoan Azalpen-Memoria idatziko duzu (lauki berdea) bertan azalduko duzu zer erosi duzun eta zertarako erabiliko duzu zure negozioan. Leku gehiago behar baduzu beste orri batean egin dezakezu memoria hau.
Pantaila honetan sartuko zara, bertan sartu berri duzun ezkaera "Behin-behinekoa" egoera dauka. Eskaeraren sartzeko zenbakian egin behar duzu klik, egin hau eta birpasatu datu guztiak ea ondo dauden.
Datu guztiak birpasatu eta gero eskaera bidaltzeko prest zara, hau egiteko edozein orritan agertzen den "Amaitu" botoian klikatu.Aplikazioak inpreso bat sortuko du, orri hauek paperean inprimatu behar dira eta hauek sinatu egin behar dituzu. Inpreso hau Eusko Jaurlaritzan aurkeztuko duzu 2009ko irailaren 4an baino lehen. Eskaera osatzeko honako dokumentuak ere gehituko dituzu:
Etiquetas: 2009ko martxoko Buletina, Eusko jaurlaritzako diru-laguntzak 2009, Gidak, Merkataritzarako diru-laguntzak 2009
MEC: MERKATARITZA-EKIPAMENDUAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMANOTA: Zure eskarea ONLINE egin nahi baduzu prestatu dugun TUTORIALA jarrai dezakezu urratsez urrats egiteko. Artikulu honen amaieran tutorialean sartzeko lotura daukazu.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak MEC 2009 diru-laguntza programaren eskatzeko epea ireki berri du. Laguntza hauen helburua merkataritza-ekipamenduak modernizatzeko inbertsio-proiektuei laguntza ematea da.
Negozio-bolumenaren aldetik, jarduera nagusia merkataritza duten enpresa ertain eta txikiek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek..
Betiere, nahitaezkoa da, enpresak, laguntza eskatzeko egunean, gutxienez bi urte lehenagotik eratuak eta merkataritzan lan egindakoak izatea.
Lehen enpresa bakarra zenaren bilakaeraren ondorioz, beste enpresa berri bat sortuz gero, enpresa onuradun izaten jarraituko du. Horretarako, ezinbestekoa da aipatutako bi urteko gutxieneko antzinatasun-betekizuna matrize enpresak betetzea. Dena den komenigarria da kasu bakoitzean kontsultatu.
Laguntza hauek ondorengo kontzeptuon barruan sartzen diren inbertsioak lagunduko dituzte:

Inbertsio proiektuak 2009 urtean gauzatu egin behar dira (urtarrilaren 1etik), ETA 2008 urtean egin direnak baina 2008ko irailaren 5etik aurrera (hau barne).
Laguntzak hauek tzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira. Programa honetako laguntzetarako diru-laguntzen ehunekoa, onartutako inbertsio-proiektuaren kostuaren (BEZ gabe) %20koa izango da.
Enpresa bakoitzak, gehienez, 6.000 euro jaso dezake.
Eskatzeko orriak honako hauen helbideak eskura daude:
Diru-laguntza Internet bitartez tramitatu
Eskaera orriak deskargatu (pdf formatoan)
Eskaerak aurkesteko lekua Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoak dira.
MEC Laguntza programaren eskaerak aurkezteko azken eguna 2009ko irailaren 4a da.

Etiquetas: 2009ko martxoko Buletina, Diru-laguntzak 2009, Eusko jaurlaritzako diru-laguntzak 2009, Merkataritzarako diru-laguntzak 2009
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
AFI PROGRAMA - INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO SEKTOREETAN INBERTSIOAK EGITEKO FINANTZA LAGUNTZAK EZARTZEN DITUENA
Onuradunak:
ETE edo Autonomoak haien jarduera nagusia hauetako bat bada: Industria, Merkataritza edo Turismo
Beste zerbitzu batzuk (ile-apaindegiak,...) EZ DIRA SARTUKO
Finantza mota:
Maileguak edo LEASING-ak diruz lagunduta interes tasa berezietan eta aktibo finkoak erosteko. Operazio hauek Elkarrekiko Berme Sozietate baten abala
eduki dezakete.
Diruz Lagun Daitezkeen Proiektuak:
2007ko Plan General de Contabilidad-eko epigrafe hauetan kontabilizatzen diren aktiboetan egindako inbertsioa %100eraino diruz lagunduko da:
Notak:
Etiquetas: Diru-laguntzak 2009, Merkataritzarako diru-laguntzak 2009, SPRI-ko diru-laguntzak 2009




Etiquetas: Diru-laguntzak 2009, Eusko jaurlaritzako diru-laguntzak 2009, ICO-ko diru-laguntzak 2009, Merkataritzarako diru-laguntzak 2009, SPRI-ko diru-laguntzak 2009