martes, 24 de marzo de 2009

EUSKO JAURLARITZA: MET Programa 2009, Turismo-enpresen oinarrizko Ekipamenduak Modernizatzen Laguntzeko programa

MET: TURISMO-ENPRESEN OINARRIZKO EKIPAMENDUAK MODERNIZATZEN LAGUNTZEKO PROGRAMA

NOTA: Zure eskarea ONLINE egin nahi baduzu prestatu dugun TUTORIALA jarrai dezakezu urratsez urrats egiteko. Artikulu honen amaieran tutorialean sartzeko lotura daukazu.


Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak MET 2009 diru-laguntza programaren eskatzeko epea ireki berri du. Laguntza hauen helburua turismo-ekipamenduak modernizatzeko inbertsio-proiektuei laguntza ematea da.

Turismo sektoreko jarduera hauetan lan egiten duten (ETE) enpresa txiki eta ertainek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek:

  1. Hotelak, landetxeak eta kanpinak
  2. Bidai agentziak
  3. Jatetxe-enpresak
  4. Turismoko enpresa osagarriak

Betiere, nahitaezkoa da, enpresak, laguntza eskatzeko egunean, gutxienez bi urte lehenagotik eratuak eta merkataritzan lan egindakoak izatea.

Laguntza hauek ondorengo kontzeptuon barruan sartzen diren inbertsioak lagunduko dituzte:

  1. Informatika-Aplikazioak generikoak edo estandarrak baino ez
  2. Kutxa Errejistrailetzaileak, Salmenta Puntuetako Terminalak
  3. Jakiak hotzean eta berotan kontserbatzeko sistemak
  4. Ardoa konserbatzeko armairu klimatizatuak
  5. Aire girotu edo klimatizazio aparailuakAplikazio informatikoak (estandarrak baino ez)
  1. Inbertsio garbia (BEZ gabe) gutxienez 600 eurokoa izango da
  2. Aktiboak berriak izanbehar dira
  3. Gutxienez hiru urteko amortizazio-aldia ezarrita eduki behar dute
  4. Ezin dira hirugarrenei laga
  5. Ezin dira enpresa eskatzaileak berak fabrikatuak, eginak edo garatuak izan
  6. Laguntza jasotzen duten inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan kokatu behar dira

Inbertsio proiektuak 2009 urtean gauzatu egin behar dira (urtarrilaren 1etik), ETA 2008 urtean egin direnak baina 2008ko abuztuaren 25etik aurrera (hau barne).

Laguntzak hauek tzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira. Programa honetako laguntzetarako diru-laguntzen ehunekoa, onartutako inbertsio-proiektuaren kostuaren (BEZ gabe) %20koa izango da.

Enpresa bakoitzak, gehienez, 6.015 euro jaso dezake.

Eskatzeko orriak honako hauen helbideak eskura daude:

  1. Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoetan
  2. Merkataritza Laguntza Teknikorako Kabineteen sarean
  3. Interneten:

Diru-laguntza Internet bitartez tramitatu

Eskaera orriak deskargatu (pdf formatoan)

Hirugarren Datuen Alta


Eskaerak aurkesteko lekua Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoak dira.

MET Laguntza programaren eskaerak aurkezteko azken eguna 2009ko uztailaren 31a da.


Durarik baldin badaukazu mezu bat bidali dezakezu MLTK Gernika-Lumo-ra, horretarako klikatu irudi honetan:

Etiquetas: , , ,

0 Respuestas:

Publicar un comentario

<< Home

Castellano

MERKATARITZA BULETINA

    Bida ezazu email bat eta Harpidetu. Mezuan, gutxienez, zure empresaren izena eta Posta Kodea ipini.
    HARPIDETU ZAITEZ!

    Edo gure feed erabil dezakezu!
    Alertak


Profile Visitor Map - Click to view visits
Create your own visitor map