jueves, 2 de abril de 2009

GIDA: MEC diru-laguntza eskaera ON-LINE egiteko gida

MEC DIRU-LAGUNTZA ESKAERA URRATSEZ URRATS

NOTAK:

1: Komunikazioa egin baino lehen erregistratuta egon behar zara, lehenago ez baduzu egin sartu erregistro gidan hemen klik egiten ERREGISTRO GIDA.

2: Irudiak haundiagoak ikusi ditzakezu, egin klik gainean horretarako.

3: Eskaera gazteleraz egin nahi baduzu klikatu hemen:

  1. LEHEN URRATSA: SARTU PROGRAMAREN ORRIAN
  2. BIGARREN URRATSA: "ERABILTZAILEA" ETA "PASAHITZA" SARTU
  3. HIRUGARREN URRATSA: DIRU-LAGUNTZAREN ESKAERA SORTU
  4. LAUGARREN URRATSA: ENPRESAREN DATUAK BETE
  5. BOSGARREN URRATSA: ZINPEKO DEKLARAZIOA BETE
  6. SEIGARREN URRATSA: INBERTSIOAREN DESKRIBAPENA
  7. ZAZPIGARREN URRATSA: ESKAERA BIRPASATU
  8. ZORTZIGARREN URRATSA: ESKAERA BIDALI

Programaren orrian sartzeko hemen egin dezakezu klik: MEC, hau egin eta gero pantaila hau irekiko da, bertan hizkuntza aukeratu behar duzu, kasu honetan "euskara" aukeratu dugu.Hizkuntza aukeratzean pantaila hau irekiko da:
Erregistro egin duzunean posta elektronikoko mezu bat jaso duzu, mezu horretan "erabiltzailea" eta "pasahitza" datuak edukiko dituzu, datu horiek eskatzen dizuten laukitxoetan sartuz gero klik egingo duzu "sartu" botoia



Irekitko zaizun pantailan ikusiko duzu eskuineko goiko partean Enpresaren Izena eta behein botoi bat testu honekin idatzita: "Eskaera berria sortu". Klik egiten duzu botoi horretan eskaera sortzeko.


Irekitzen zaizun lehen pantaila eskaera berria sortzean hauxe da, bertan enpresaren identifikazio datak sartu behar dituzu.
Orri honetan gorriz markatuta den testua automatikoki betetzen du aplikazioak erregistro datuak erabiliz. Bete behar dituzun datuak urdinez markatuta daudenak dira.


Batzuetan datuak sartzeko laukitxo berdez markatutako puntuetan egin behar duzu klik. Kasu hauetan menutxo bat irekiko da eta bertan aukeratu egin behar duzu bai enpresaren jarduera, bai Herrialde eta Herria.

Amaitzeko, beheko partean lauki berdean dagoen laukitxoa markatu behar duzu (sistemak berak markatzen du beti baina komenigarria da birpasatzea).

Behin datu guztiak bete dituzunean (E-posta eta URL ez dira derrigorrezkoak) hurrengo orrira pasatzeko klik egin behar duzu "Hurrengoa" esaten den botoian, eskuineko beheko partean.


Formulario honetan gorriz markatutako laukiak aplikazioak beteko ditu, zuk bete behar dituzunak urdinez markatuta daude.

Enpresak bi edo urte gehiago dauka urdinez markatutako laukitxoa bete behar duzo soilik, horretarako klik egin behar duzu gorriz markatutako loturan enpresaren sortze data aukeratzeko.

Enpresak bi urte baino gutxiago badauka(2007/03/21etik aurrera sortu da) baina lehen zegoen beste enpresa batetik badator (izaera juridika aldatu delako, herentziagatik,...) orduan urdin laukia ez duzu beteko eta urdin laukiaren barruan dauden laukitxo berdeak osatuko dituzu. Amaitzeko, lauki gorriko datuak ez dituzu bete behar erosketa hau egiteko ez baduzu beste laguntzarik eskatu.

Behin datu guztiak sartu dituzu hurrengo orrira pasako zara, horretarako klikatu "Hurrengoa" botoian beheko eskuineko partean.

Orri honetan egin duzun inbertsioaren deskribapena egingo duzu. Lauki gorriaren barruan dauden laukitxoetan sartuko dituzu zure datuak, lehen zutabean inbertsioaren balioak idatziko dituzu (BEZ GABE) eta bigarrenean aktibo bakoitzeko erosi dituzun unitateak.


Automatikoki urdinezko lauiktxoen informazioa beteko du aplikazioak. Hurrengoan Azalpen-Memoria idatziko duzu (lauki berdea) bertan azalduko duzu zer erosi duzun eta zertarako erabiliko duzu zure negozioan. Leku gehiago behar baduzu beste orri batean egin dezakezu memoria hau.

Azkenean beheko lauki gorriko datuak bete behar dituzu, hemen dendaren datuak ipini behar dituzu. Informazio hau garrantzitsua da denda bat baino gehiago dituzten enpresentzat. Kasu hauetan Administrazioak jakin behar du zein dendatan jarriko da eriso diren aktiboak: Adi bidez, enpresa batek bi denda dauka eta bi kutxa erregistratzaile eros dezake bana emateko, kasu honetan establezimendu bien datuak idatziko dituzu. Datuak ondo osatzeko IZENA jarri behar da (dendaren izen komertziala), helbidea eta establezimendu bakoitzan egiten den inbertsioaren balioa (BEZ gabe). Behiin datu guztuak sartuta daude sakatu "Gorde" botoia.

"Espedienteetara joan " botoia sakatuko duzu (beheko partean ezkerrean)Pantaila honetan sartuko zara, bertan sartu berri duzun ezkaera "Behin-behinekoa" egoera dauka. Eskaeraren sartzeko zenbakian egin behar duzu klik, egin hau eta birpasatu datu guztiak ea ondo dauden.Datu guztiak birpasatu eta gero eskaera bidaltzeko prest zara, hau egiteko edozein orritan agertzen den "Amaitu" botoian klikatu.
"Amaitu" botoia sakatuz gero eskaera bidaliko da eta bere egorea "Behin-behinekoa" egoeratik "Osoa"-ra pasako da .

Aplikazioak inpreso bat sortuko du, orri hauek paperean inprimatu behar dira eta hauek sinatu egin behar dituzu. Inpreso hau Eusko Jaurlaritzan aurkeztuko duzu 2009ko irailaren 4an baino lehen. Eskaera osatzeko honako dokumentuak ere gehituko dituzu:

  • Enpresaren eratze-eskrituraren kopia (bakarrik Sozietateentzat eta Ondasun-erkidegoentzat)
  • Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren fotokopia (bakarrik Sozietateentzat)
  • IFZ/IFK-ren kopia edo pertsona eskatzailearen NANen fotokopia
  • EJZn alta eta bajen egiaztagiria, Foru Ogasunak emana
  • Hirugarrenen alta (hemen eskura dezakezu)
  • Eskaeraren xede diren aktiboen fotokopia konpultsatuak
  • Fakturen koadroa
OHARRA: Enpresak bi baino urte gutxiago badauka informazio gehiago eskatuko dizu

Zalantzarik baldin badaukazu sakatu irudi hau mezu bat MLTK Gernika-Lumo-ri bidaltzeko:

Etiquetas: , , ,

0 Respuestas:

Publicar un comentario

<< Home

Castellano

MERKATARITZA BULETINA

    Bida ezazu email bat eta Harpidetu. Mezuan, gutxienez, zure empresaren izena eta Posta Kodea ipini.
    HARPIDETU ZAITEZ!

    Edo gure feed erabil dezakezu!
    Alertak


Profile Visitor Map - Click to view visits
Create your own visitor map