miércoles, 9 de diciembre de 2009

SPRI: Ordenadoreak erosteko diru-laguntzak: KZ Mikroempresa Digitala programa

INTERNET KONEXIA DUTEN ORDENADOREAK EROSTEKO DIRU-LAGUNTZA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
  • LAGUNTZAREN XEDEA:
Laguntza honek Internet conexioa duten ordenadoreen erosketa bultzatu nahi du. Konexioa banda zabalekoa izan behar da.
  • ONURADUNAK:
ETEak EHEan duten egoitza.
  • DIRU-LAGUNTZAREN FORMA ETA KOPURUA:
Fondo galdutako laguntza inporte hauekin:
  • %25eko diru-laguntza, ordenagailu berri bakoitzeko, eta 250 euroraino gehienez.
  • %50eko diru-laguntza interneteko alta gastuetarako eta internetera konektatzeko ordaindu beharreko kuotetarako, aurreneko6 hiletan. Horietarako diru-laguntza 200 eurokoa
  • Biruskontrako hardwarea edota software lizentziak eskuratzeko gastuen %100eko diru-laguntza; eskatzaile bakoitzari 90 euro emango zaizkio gehienez.
  • LAGUNTZA HAU ESKATZEKO AZKEN EGUNA:

2009ko abenduaren 31a arte

  • INBERTSIOAK EGITEKO EPEA:

Laguntza-eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan eginiko fakturak baino ez dira onartuko.

  • ESKAERA EGITEKO ERA:

Laguntza Eskaera internet bidez bete beharko da, SPRI web gunean xede horretarako prestatuko duen helbidean: LOTURA.

Lotura honetan GIDA OSOA aurkituko duzu laguntza eskaera urratsez urrats betetzeko (gazteleraz): TUTORIAL

  • ESKAKIZUN GARRANTZITSUAK:

Enpresak:

  • Diru-laguntza hau ETEek eska dezakete bakarrik
  • SPRIk KZguneen Sarean mikroenpresentzat eskaintzen dituen IKTen erabilerari buruzko ikastaroetariko batera nahitaez etortzea (enpresa onuraduneko kide bat)

Ordenagailuak:

  • Programa honek zehaztutako gutxienezko espezifikazioak bete edo gainditu behar dituzte.
  • Ekipoaren fakturak Sistema Eragile baten lizentzia erosi izana egiaztatu beharko du (Windows edo doakoa).
  • Ordenagailuen fakturetan SINADURA DIGITALEKO IRAKURGAILUA teklatuan edo USB kanpo irakurgailuan dagoena zehaztu behar da.

Prozedura:

  • Laguntza eskaerak bakarrik onartuko dira batera egiaztatzen badira ekipamendu informatikoen erosketa eta interneteko konexioa.
  • Interneterako sarbidea banda zabaleko izan behar da.
  • Enpresek behin barakkik eskatu dezakete laguntza hau.
  • Eskaera internet bidez bete beharko da, SPRI web gunean.

Etiquetas: , ,

0 Respuestas:

Publicar un comentario

<< Home

Castellano

MERKATARITZA BULETINA

    Bida ezazu email bat eta Harpidetu. Mezuan, gutxienez, zure empresaren izena eta Posta Kodea ipini.
    HARPIDETU ZAITEZ!

    Edo gure feed erabil dezakezu!
    Alertak


Profile Visitor Map - Click to view visits
Create your own visitor map