viernes, 13 de marzo de 2009

EUSKO JAURLARITZA: Zirkulatzailearen Finantzaketa Laguntza ETE eta Autonomoentzat


  • PROGRAMA
ETE eta Autonomoen Finantza Egitura Egokitzeko finantza-laguntza Programa.
  • ONURADUNAK
ETE eta Autonomoak
  • PROGRAMAREN DESKRIBAPENA
Laguntza programa honen helburua ETE eta Autonomoek epe laburreko finantzazioa eskura dezaketela da. Horretarako Mailegu eta Kredituek baldintza berezietan eta Elkarren Bermerako Sozietate baten abala edukiko dituzte.
  • FINANTZA MOTA
ETE eta Autonomoek MAILEGUAK edo KREDITO KONTUAK eskatu ditzakete.
  • ABALEN EZAUGARRIAK
Abalen kostua eta baldintzak honako hauek dira:
- Azterketaren ziozko komisioa: maileguaren printzipalaren % 0,15, abala eskatzean eta behin bakarrik.
- Abalaren ziozko komisioa: urtean % 0,50.

Maileguak:
Aurretik aplikatuko zaio, urtarrilaren 1eko datarekin, bermatu den maileguaren urteko batez besteko saldoari. Gauzatzen den urtean eta behin betiko mugaeguneratzen den urtean, urtea amaitu arte edo mugaeguneratu arte benetan igaro den egun kopuruarekiko proportzionala den moduan aplikatuko zaio batez besteko saldoari.

Kreditu kontuak: Urtekoetan adierazitako batez besteko saldoari aplikatuko zaio.

- Ez da aplikatuko gastu edo komisio osagarririk.

  • MAILEGU/KREDITU KONTUEN EZAUGARRIAK
ETEak
- Bermatutako eragiketa bakoitzeko 50.000 euroko zenbatekoa, gutxienez.
- Onuradun bakoitzaren maileguak guztira ezin dira 600.000 eurotik gorakoak izan.
- Epea: 1 eta 3 urte bitartekoa.
- Amortizazioa: Amortizazioa eta interesak hiru hilekoak izango dira.
- Interes tasa: euribor gehi %0,6, hiru hilean behin aztertuko da.
- Ez da aplikatuko komisiorik edo gastu gehigarririk.
- Mailegu-hartzaileak epea bukatu aurretik eta batere kosturik gabe ezeztatu edo kendu ahal izango du mailegua edo kreditua.

AUTONOMOAK
- Bermatutako eragiketa bakoitzeko 10.000 euroko zenbatekoa, gutxienez.
- Onuradun bakoitzaren maileguak guztira ezin dira 200.000 eurotik gorakoak izan.
- Beste baldintza guztiak ETEkoenak bezalakoak izango dira.
  • ESKATZEKO LEKUA
Eskabideak Elkarren Bermerako Sozietateen bulegoetan aurkeztuko dira:
OINARRI
ELKARGI

Informazio gehiago EUSKO JAURLARITZAKO web orrian

APLIKATZEN DEN LEGERIA: ETEak
APLIKATZEN DEN LEGERIA: Autonomoak

Etiquetas: ,

0 Respuestas:

Publicar un comentario

<< Home

Castellano

MERKATARITZA BULETINA

    Bida ezazu email bat eta Harpidetu. Mezuan, gutxienez, zure empresaren izena eta Posta Kodea ipini.
    HARPIDETU ZAITEZ!

    Edo gure feed erabil dezakezu!
    Alertak


Profile Visitor Map - Click to view visits
Create your own visitor map