EUSKO JAURLARITZA-2009ko Gabonetan Langileak Kontratatzeko diru-laguntzak
- Laguntza honen onuradunak
- Diruz laguntzeko moduko ekintzak
- Kontratazioaren baldintzak
- Langilearen baldintzak
- Laguntzen kopurua
- Eskaerak
- Eskatzeko epea
Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 2009ko Gabonetako kanpainan merkataritza eta ostalaritza arloak indarberritzeko eta lehiakortasuna sustatzeko pizgarrietarako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki berri du. Laguntza hauen helburua langabezian dauden pertsonak kontratazioa bultzatzea da. Kontratu hauek egiteagatik laguntza jasotzeko kontratzaileen jarduera naguzia merkataritza edo ostalaritza izan behar da.
Merkataritza edo Turismo sektoreko jarduera hauetan lan egiten duten (ETE) enpresa txiki eta ertainek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek:
- Merkataritza
- Hotelak, landetxeak eta kanpinak
- Jatetxe-enpresak
Ostalaritzaren kasuan, Euskadiko enpresen eta turismo-establezimenduen
erregistroan inskribatuta egon behar dira.
Langileak kontratatzea 2009ko Gabonetako kanpainarako
- Besteren konturako langileen kontratazioak izan behar dira
- Kontratuaren hasteko data: 2009ko azaroaren 12 tik aurrera
- Kontratuaren gutxienezko iraupena: 45 egun 2009ko azaroaren 12tik 2010eko urtarrilaren 31ra bitartekoa
- Lanaldia: Egun osokoa
Kontratatuko diren pertsonak langabiezian egon behar dira laguntzak eskatu baino 30 egun lehenago gutxienez.
1.200 euro kontratazio bakoitzagatik
Gehienez ere 12.000 euro emango dira enpresako.
Eskatzeko orriak honako hauen helbideak eskura daude:
- Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoetan
- Merkataritza Laguntza Teknikorako Kabineteen sarean
- Interneten:
Diru-laguntza Internet bitartez tramitatu
Eskaera orriak deskargatu (pdf formatoan)
Eskaerak aurkesteko lekua Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoak dira.
Eskaerak aurkezteko azken eguna 2009ko abenduaren 15a da.
Durarik baldin badaukazu mezu bat bidali dezakezu MLTK Gernika-Lumo-ra, horretarako klikatu irudi honetan:
Etiquetas: 2009ko azaroako Buletina, Diru-laguntzak 2009, Merkataritzarako diru-laguntzak 2009
0 Respuestas:
Publicar un comentario
<< Home