viernes, 13 de marzo de 2009

ICO: Línea ICO PYME 2009

ICO PYME 2009
  • PROGRAMA
ICO PYME 2009

ETE eta Autonomoak
  • PROGRAMAREN DESKRIBAPENA
Laguntza hauen helburua ETE eta Autonomoen inbertsio proiektuak baldintza berezietan bultzatzea eta finantzatzea da.
  • LAGUNTZA MOTA

MAILEGUAK edo LEASING-ak interes-tasa berezietan.
  • DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN INBERTSIOAK
Aktibo finkoak eta finantzatzio osagarria.
  • LAGUNTZEN DIREN KREDITUEN/LEASING EZAUGARRIAK
- Epea
Amortizatzeko gehienezko epea 3 urtekoa izango da.

- Gehienezko kopurua
Programa honen barruan enpresa batek gehienez 1.500.000 euroko finantzatzioa eska dezake urteko.

- Diruz lagun daitezkeen inbertsioak
Diruz lagun litezkeen kopurua inbertsio proiektuaren %100eraino helduko da, balditza eta muga hauekin:
• Finantziazio osagarria aktibo finkoaren finantziazioari lotuta egongo da eta ez kontrakoa.
• Aktibo finkoak Inbertsio osoaren gutxienez %60koa izan behar dira.

Aktibo finkoetan egindako inbertsioek ezin dute 6 hiletik gorako antzinatasuna eduki eta egitekoak mailegu edo leasing-a sinatzen denetik urte batera eginda egon behar dira.

- Interes tasa
A.- Aktibo finko produktiboak finantzatzeko:
Elkarrekiko Berme Sozietate baten abalarekin egindako operazioak:
- Finkoa. ICO erreferentzia gehi %0,95eraino.
- Aldakorra. ICO erreferentzia gehi %0,95eraino.

Abal gabeko operazioak:
- Finkoa. ICO erreferentzia gehi %1,20eraino.
- Aldakorra. ICO erreferentzia gehi %1,20eraino.

B.- Finantzatzio osagarria:
Elkarrekiko Berme Sozietate baten abalarekin egindako operazioak:
- Finkoa. ICO erreferentzia gehi %1,24eraino.
- Aldakorra. ICO erreferentzia gehi %1,24eraino.

Abal gabeko operazioak:
- Finkoa. ICO erreferentzia gehi %1,49eraino.
- Aldakorra. ICO erreferentzia gehi %1,49eraino.Para operaciones con Aval SGR:

- Interes tasa erreferentzia taula
TABLA 1
TABLA 2

- Komisioak
Ez da komisiorik kobratuko.

- Epea bukatu aurretik ezeztapena
Hartzaileak operazio guztiak epea amaitu aurretik ezeztatu ahal izango ditu baina kasu honetan komosio bat egongo da.
  • ESKATZEKO LEKUA
Eskaerak mailegua eskatuko den Finantza Entitate berean egingo dira.
  • DOKUMENTAZIOA
Finantza Entitateak eskatuko ditu beharrezkoa den dokumetazioa.
  • BESTE DIRU-LAGUNTZEKIN BATERAGARRITASUNA
Programa honetan araututako laguntzak bateragarriak izango dira izaera

bereko programetan eskainitako beste edozein laguntzarekin.

Informazio gehiago ICO web orrian (gazteleraz)

Etiquetas: ,

0 Respuestas:

Publicar un comentario

<< Home

Castellano

MERKATARITZA BULETINA

    Bida ezazu email bat eta Harpidetu. Mezuan, gutxienez, zure empresaren izena eta Posta Kodea ipini.
    HARPIDETU ZAITEZ!

    Edo gure feed erabil dezakezu!
    Alertak


Profile Visitor Map - Click to view visits
Create your own visitor map