viernes, 13 de marzo de 2009

SPRI: Autonomoentzako finantza-egokitzapen programa





  • PROGRAMA
Autonomoentzako finantza-egokitzapen programa
  • ONURADUNAK
Autonomoak
  • PROGRAMAREN DESKRIBAPENA
Azterketa eta tramitazioari dagozkion gastuei eta eskatzailearen ekonomia-jarduerari lotutako banku-maileguen epeetan gerta daitezkeen berritze-

eragiketen (amortizazio-epeak handitzea)
instrumentazio-gastuei aurre egiteko dirulaguntza.
  • LAGUNTZA MOTA
Hauek EZ ITZULTZEKO DIRU-LAGUNTZAK izango dira.
  • LAGUNTZEN DIREN OPERAZIOEN EZAUGARRIAK
Laguntza hauek jaso ahal izateko berritze-eragiketak baldintza hauek bete behar

dituzte:
  • Bukaerako epea berritzea egin baino lehen 1 eta 6 urte bitartekoa izango da.
  • Berrotze-eragiketa guztiak Lankidetza-hitzarmena sinatu duen Entitate batekin egin behar dira.
  • Saldo bizia operazioa egin baino lehen gutxienez 10.000 eurokoa izango da.
  • Berritu diren kredituen gehienezko epea ezin da izan edo 7 urtekoa baino luzeagoa edo bi aldiz berritzea egin baino lehen maileguak zeukan bukaerako

    epea
    .
  • Alda-berriketak kredituak zeuzkan baldintza guztiak mantenduko ditu: bermeak, interes-tasak,...
  • LAGUNTZA KOPURUA
Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
Diruz lagunduko dira, batetik, eragiketa aztertzeak eta tramitatzeak eragindako gastuak eta finantza-erakundeak eragiketari ezarritako komisioak. Diru-laguntza hauen bidez,

berritze aldarazlearen gastuetatik gehienez 200.000 euro lagunduko dira, eragiketa bakoitzean.

Laguntzen zenbatekoa:
  • Finantza-erakundeak egin beharreko azterketaeta tramitazio-gastuengatik, 75 euroko zenbateko finkoa.
  • Berritzea gauzatzeko komisioagatik:
- Epea urtebetera arte zabaltzeagatik % 0,25
- Epea bi urtera arte zabaltzeagatik % 0,40
- Epea hiru urte edo gehiago zabaltzeagatik % 0,50
Berritzen den eragiketaren saldo biziaren gainean aplikatuko dira ehuneko horiek, eta, kontzeptu horregatik, eragiketa bakoitzeko gutxienez 100 euro jasoko duela bermatuko

zaio finantza-erakundeari.
  • Berritze-eragiketa bakoitzeko eta instrumentazio-gastuengatik, berritzen den saldo biziaren % 0,5 jasoko du onuradunak.
Laguntza mugak:
  • Lehen bi kontzeptuetarako guztira1.000 euroko muga ezarriko da.
  • Hirugarren kontzeptuan ere 3. kontzeptuan ere gehienezko muga 1.000 eurokoa izango da..
Hortaz, programa honen bidez lagundutako eragiketa bakoitzean, diru-laguntzaren muga, guztira, 2.000 eurokoa izango da..
  • ESKATZEKO LEKUA
Programa honetan parte hartzen duten entitateetan.
  • BESTE DIRU-LAGUNTZEKIN BATERAGARRITASUNA
Programa honetan araututako laguntzak bateragarriak izango dira izaera

bereko programetan eskainitako beste edozein laguntzarekin.

Informazio gehiago SPRI web orrian

LEGERIA

Etiquetas: ,

0 Respuestas:

Publicar un comentario

<< Home

Castellano

MERKATARITZA BULETINA

    Bida ezazu email bat eta Harpidetu. Mezuan, gutxienez, zure empresaren izena eta Posta Kodea ipini.
    HARPIDETU ZAITEZ!

    Edo gure feed erabil dezakezu!
    Alertak


Profile Visitor Map - Click to view visits
Create your own visitor map