SPRI: Merkataritzan Autonomoaren Ondorengotza programa
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Laguntzaren deskribapena:
Laguntza honen helburua EAE-ko merkataritza esparruan lan egiten duten autonomoen ondorengotzarako prozesuak babestea da, enpresen jarraitzeko gaitzasuna ziurtatuz, horretarako nagusiak diren enpresarien ordezkatzea sustatuz eta sektoreko merkataritza egitura eta enplegu mailak mantenduz.
Laguntzaren kopurua:
Diru-laguntzak fondo galdurakoak eta ez berreskuragarriak dira:
- Laguntzaren zenbatekoa, orokorrean 9.000 eurotakoa izango da, horietatik 6.000 euro negozioa eskualdatzen duenari dagozkio eta gainontzeko 3.000 euro jarduerarekin jarraitzen duenari.
- Negozioa 5.000 biztanle baino gutxiago dituen udalerri batena kokatuta baldin badago, diru-laguntza horri 3.000 euro gehitu beharko genizkioke. Horietatik, 2.000 euro igorlearenak izango ziren eta 1.000 euro hartzailarenak.
- Onuradun berak ezin izango du 18.000 euro baino gehiagoko diru-laguntza jaso.
ESKUALDATZAILEA:
Baldintza hauek betetzen dituzten merkataritza jarduera garatzen duten pertsona fisikoek:
- EAE-en bizi behar dira
- Jarduera komertziala azken 10 urte garatu egin behar dute
- 65 urte baino gehiago eduki behar dute edota guztizko elbarritasun egoeran egon
- Gizarte Segurantzako Autonomoen erregimenean alta emnada egon behar dira
- Euren negozioa eskualdatu egin behar dute
Negozioarekin jarraitzen duen pertsona honako hauetako taldeko batekoa izan behar da:
- 45 urte baino gutxiago dituen pertsona fisikoei
- Lehen mailako odolkidetasuna duten senideak, adina kontuan hartu gabe
- Eskualdatzailea kontratatutako langileak, adina kontuan hartu gabe
- Norbakarreko enpresa
Eskaerak eta tramitazioa Bilbaoko Merkataritza Ganberan egingo dira
Eskatzeko epea:
2009 urte osoa, aurrekontua amaitu arte
Informazio gehiago jasotzeko:
Merkataritza Ganberako telefonoa: 94 470 65 09 (Maite Bilbao)
Posta elektronikoa: maite.bilbao@camarabilbao.com
Legeria:
- IRAGARKIA, Merkataritzako Autonomoen Lanari Jarraipena emateko programari dagokiona (2008ko azaroaren 20ko EHAA)
- IRAGARKIA, «Autonomoen lanari jarraipena» emateko laguntza programaren aldaketari dagokiona (2009ko ekainaren 2ko EHAA)
Etiquetas: 2009ko maiatzeko Buletina, Diru-laguntzak 2009, Merkataritzarako diru-laguntzak 2009, SPRI-ko diru-laguntzak 2009
0 Respuestas:
Publicar un comentario
<< Home