viernes, 13 de marzo de 2009

SPRI: Inbertsioa bultzatzeko programak, AFI 2009

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


AFI PROGRAMA - INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO SEKTOREETAN INBERTSIOAK EGITEKO FINANTZA LAGUNTZAK EZARTZEN DITUENA

Onuradunak:
ETE edo Autonomoak haien jarduera nagusia hauetako bat bada: Industria, Merkataritza edo Turismo

Beste zerbitzu batzuk (ile-apaindegiak,...) EZ DIRA SARTUKO

Finantza mota:
Maileguak edo LEASING-ak diruz lagunduta interes tasa berezietan eta aktibo finkoak erosteko. Operazio hauek Elkarrekiko Berme Sozietate baten abala

eduki dezakete.

Diruz Lagun Daitezkeen Proiektuak:
2007ko Plan General de Contabilidad-eko epigrafe hauetan kontabilizatzen diren aktiboetan egindako inbertsioa %100eraino diruz lagunduko da:

  • 206 Informatika Aplikazioak.
  • 210 Lurrak eta ondasun naturalak (turismo arloak izan ezik).
  • 211 Eraikuntzak.
  • 212 Instalazio teknikoak.
  • 213 Makineria.
  • 214 Tresneria.
  • 215 Beste instalazio batzuk.
  • 216 Altzariak (merkataritza eta turismo arlokoak bakarrik).
  • 217 Informazio prozesuetarako ekipoak.
  • 218 Garraio elementuak (turismo arlokoak bakarrik).
  • 219 Bestelako ibilgetu materiala.

Inbertsiok garbiak izango dira, hau da, BEZ gabe.

Inbertsioaren GUTXIENEZKO kopuruak hauexek izango dira:
Industria: 100.000 €
Merkataritza eta Turismo: 30.000 €.

Maileguen/LEASING-en baldintzak:

- Interes tasa:
SPRI-k finantza erakundeekin sinautu duen lankidetza hitzarmenean finkatuko da

- Epea:

  • Mailegua: 5 eta 7 urte bitartekoa entre 5 y 7 años
  • Leasing: 2 eta 5 urte bitartekoa
Epe luzeagoak ere onartu ahal izango dira baina inguruabar horrek ez du aldaraziko laguntzen gehieneko zenbatekoa.

Laguntzen zenbatekoak:

SPRI-k diru-laguntza bat emango du onartutako eragiketa bakoitzerako:
  • Operazio guztietan: 1,5 puntuko diru-laguntza
  • Operazioak Elkarrekiko Berme Sozietateren baten abala badauka 0,25 puntu gehiago

Notak:

  • Diruz lagundutako interes tasa ezin da negatiboa izan
  • Onuradun batek urtean guztira jaso ditzakeen laguntzen gehienezko zenbatekoa 1.500.000 eurokoa izango da
Eskatzeko lekua:
Eskabideak Finantza Erakundeetan tramitatuko dira

Eskatzeko epea:
Laguntza hauek eskatzeko epea 2009ko urriaren 15ean amaituko da

Informazio gehiago:
AFI programako kontsulta telefonoa: 902 540 818

Informazio gehiago SPRI web orrian

Etiquetas: , ,

0 Respuestas:

Publicar un comentario

<< Home

Castellano

MERKATARITZA BULETINA

    Bida ezazu email bat eta Harpidetu. Mezuan, gutxienez, zure empresaren izena eta Posta Kodea ipini.
    HARPIDETU ZAITEZ!

    Edo gure feed erabil dezakezu!
    Alertak


Profile Visitor Map - Click to view visits
Create your own visitor map