martes, 9 de junio de 2009

MERKEALDIAK: GALDERAK ETA ERANTZUNAK

MERKATARI HORI: MERKEALDIETAN ZURE ESKUBIDEEK BARIK, PREZIOEK EGITEN DUTE BEHERA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Merkealdietako denboraldiaren hasieran hedabideek saturatu egiten dute informazio-edukia kontsumitzaileei eskainitako aholkuekin. Mezua oso argia da: urtean zehar dituzun eskubide berak dituzu merkealdietan ere.

Horrela da, bai. Denda batek merkatutako salmenta egiteak ez ditu kontsumitzaileen eskubideak zertan murriztu, prezioarekin batera. Informazio ugari honek baina, desabantailan uzten du merkataria. Inguratuta eta bertatik bertara zelatatuta ikusten du bere burua merkatariak, “debekatua” dagoen ezein salmenta gauza ez dezan.

Urteetan eta urteetan eman da egoera hau. Baina krisi ekonomikoaren erdigunean, egoera dela eta, litekeena da merkatariarenganako presioa areagotzea eta sektore honetako zenbait profesional gainezka eginda egotea.

Informazio uholde honegatik, badirudi ahantzi egiten dela merkatariek ere eskubideak dituztela, eta eskubideok ez direla merkealdietan murrizten. Artikulu honetan, merkataritzak merkealdian azalarazten dituen zenbait galderari erantzunak ematen saiatuko gara. Erantzun hauek ezagutzea derrigorrezkoa dute bezeroari ahalik eta zerbitzu onena ematearren eta, aldi berean, beren burua babestuta izatearren.

HASI AURRETIK:
Komunikazioa da, oinarri-oinarrian, merkataritzak dituen eskubideak eskatu ahal izateko bide bakarra. Merkataritzaren eskubide gehienak soilik gauzatu ahal izango dira salmentaren baldintzak bezeroari aurretik jakinarazitakoan.

ORDAINKETA MODUAK:

  • Merkealdietan kreditu txartelarekin ordaintzea ez onartuzkoa da?
EZ, “publizitate loteslearen aurrean gaude, hots, dendak txartelarekin egindako ordainketa onartzen duela jakitera emanda badu, BETI onartu behar du ordainketa mota hau, baita merkealdietan ere.
  • Egokia al da jartzea merkealdietan ezin dela txartelarekin ordaindu azaltzen duen iragarkia?
EZ. Merkataritzako lan ohiturak eurak dira publizitate era bat eta “Publizitate loteslea”ren irizpide horren arabera, oro har, dendak txartelak onartzen baditu, merkealdietan ere gauza bera egin behar du, salbu eta aurretik aipatutako iragarkia jartzea erabakiz gero.
  • Ba al da modurik merkealdietan txartelak ez onartzeko?
Merkealdietan txartelak ez onartzeko legezko era bakarra dendan iragarkia jartzea da. Merkealdietan txartelik onartuko ez dela urte osoan zehar jakinarazi behar da. Publizitate mota hau dendako leku ikusgarrian jarritako kartel baten bidez egin daiteke, betiere ikusgarri egon beharko lukeena.
  • Kobratu ahal dira merkealdietan oro har kobratzen ez diren zerbitzuak?
EZ. Txartelen kasuan izandako erantzun bera du honek ere. Argi eta garbi eta zalantzarik gabe adierazi behar da dendan urtean zehar, nahasketarik egon ez dadin denboraldia hasitakoan.

BEZEROA JAKITUN JARTZEA:
  • Derrigorrezkoa al da produktu guztietan eta bakoitzean prezioa jartzea?
BAI. Legeak dio produktu guztiek markatuta izan behar dutela aurreko prezioa eta baita merkatutakoa ere. Hala eta guztiz ere, deskontua kartel bakarraren bidez adieraz daiteke, halaber, esaterako: %50. Argi eta garbi geratu behar da baina, deskontua zertan datzan eta zein produktori ezartzen zaion.

ALDAKETAK ETA ITZULKETAK:
Bereiztu egin beharko litzateke produktua akasduna delako egiten dena eta aldaketa soilagatik egiten dena. Azken kasu honetan bezeroari produktua gustatzen ez zaiolako, neurriz ondo ez duelako…. ematen da aldaketa. Aurreko kasuan, ostera, derrigorrezkoa da itzulketa, bermeen gaineko araudiak horrela agintzen baitu.

Gainontzeko itzulketak onartzea dendariaren borondatearen araberako erabakia da. Dendariak berak erabakiko du onartu ala ez, merkatariak daukan sustapen politika kontuan izanda.

Gai honi buruz gehiago jakiteko hemen koltsulta dezakezu:
BERMEAK
ALDAKETAK ETA ITZULKETAK
  • Derrigorrezkoa al da merkealdietan aldaketak eta itzulketak onartzea?
Hasiera batean, dendak ez du aldaketak eta itzulketak zertan onartu. Merkataritza politika dugu hau eta enpresa bakoitzak, eta era indibidualean, eskubidea du ezarri ala ez. Argi geratu behar dena da aldaketa hauek merkealdietako denboraldiz kanpoko baldintza beretan onartu behar direla. Urtean zehar onartzen ez badira, merkealdietan ez du zertan horrela izan. Baina dendaren politika urtean zehar onartzea bada, merkealdietan ere gauza bera gertatu behar da.
  • Bada aldaketa hauek egiteko eperik edo baldintzarik?
Urtean zehar aldaketak onartuz gero, merkealdietan ere gauza bera izan behar da eta baldintza beretan.
  • Produktua itzultzean, diruaren ordez, ba al da balerik ematea?
Dendaren ohiko praktikaren arabera izango da hori ere, eta baita egina duen publizitatearen arabera. Aldaketak dirutan ordaintzeko ohitura bada, merkealdietan ere gauza bera egin behar da. Baliteke, dena den, kartela jartzea dendan esanez aldaketak baleak emanda egingo direla eta sistema hori erabiliko dela merkealdian.
  • Merkealdian itzulketa bat dela eta, balerik egitekotan, zein prezio hartu behar da kontuan, jatorrizkoa ala merkatua?
Bezeroak produktua ordaindu duen prezio bereko balea izan behar du betiere. Bezeroak merkatu gabeko jatorrizko prezioa ordainduz gero, balea jatorrizko prezio berean egin behar da. Baina balea merkealdian egin izan bada eta bezeroak merkatutako prezioan erosi badu, balearen zenbatekoa merkatutakoarena izango da.
  • Badute baliorik merkealditik kanpo emandako baleek?
Agian bai, agian ez. Ezer aipatzen eta zehazten ez bada, baleek urte osoko baliozkotasuna dute, baita merkeladietan ere. Hala eta guztiz ere, balean bertan azaldu ahal da zeintzuk diren baleak trukerako dituen baldintzak. Adibidez, iraungipen data jar dakioke baleari edo honako zehaztapena: “Merkealdian ez du balio”.
  • Produktua merkealditik kanpo erosi eta merkealdietan aldatzen denean, zein da itzuli beharreko zenbatekoa?
Bezeroak ordaindutako zenbateko bera itzuli behar da betiere. Ezin da merkatutako zenbatekoa itzuli, dendak aberaste bidegabekoa egingo lukeelako.

Etiquetas: , , ,

viernes, 27 de marzo de 2009

Merkealdiko Salmentaren Komunikazioa ON-LINE egiteko GIDA

MERKEALDIKO SALMENTEN KOMUNIKAZIOA URRATSEZ URRATS

NOTAK:

1: Komunikazioa egin baino lehen erregistratuta egon behar zara, lehenago ez baduzu egin sartu erregistro gidan hemen klik egiten: ERREGISTRO GIDA.

2: Irudiak haundiagoak ikusi ditzakezu, egin klik gainean horretarako.
3: Komunikazioa
gazteleraz egin nahi baduzu klikatu hemen:
  1. LEHEN URRATSA: SARTU PROGRAMAREN ORRIAN

  2. BIGARREN URRATSA: SARTU “ERABILTZAILEA” ETA “PASAHITZA”

  3. HIRUGARREN URRATSA: DEKLARAZIO BERRIA EGIN

  4. LAUGARREN URRATSA: SARTU DENDAREN DATUAK

  5. BOSGARREN URRATSA: KOMUNIKAZIOA BIRPASATU

  6. SEIGARREN URRATSA: KOMUNIKAZIOA BIDALI

Aplikazioan sartzeko Eusko Jaurlaritzaren web orrian sartu behar duzu, horretarako klik egin dezakezu hemen: MERKEALDIAK, edo helbide hau idatzi dezakezu zure nabigatzailea: " www.euskadi.net/rebajas". Edozein kasutan pantaila hau irekiko da:

Besterik adierazi ezean aukeratutako hizkuntza “castellano” da, hau aldatzeko “Idioma” esaten den lekuan klikatu egin behar duzu, hau egin eta gero honako menua irekiko da:
Menu honetan “euskara” aukeratu behar duzu, orduan aplikazioa euskaraz ibiliko da.

Erregistro egin duzunean posta elektronikoko mezu bat jaso duzu, mezu horretan erabiltzailea eta pasahitza datuak edukiko dituzu, datu horiek eskatzen dizuten laukitxoetan sartuz gero klik egingo duzu “sartu” botoian.

Erabiltzailea eta pasahitza behin sartuta pantaila honetan sartuko zara:

Deklarazio berria egiteko “Deklarazio Berria” estaten den lekuan klik egin behar duzu. Leiho txiki bat irekiko da testu honekin: “¿Desea recuperar los datos de la campaña anterior?”. Aplikazio hau lehenago erabili baduzu zure dendaren datuak sisteman gordeta egongo dira eta orain aukera ematen dizu hauek berreskuratzeko eta berriro ez sartzeko.

Nire gomendioa hauxe da: Klikatu beti “Cancelar” eta sartu berriro datu guztiak normalean aplikazio honek ez baititu datuak ondo berreskuratzen.

“Cancelar” aukeratzean duzunean pantaila hau irekiko da. Pantaila hau desberdina da enpresaren forma juridikoaren arabera, autonomoek bat daukate eta pertsona juridikoek beste bat. Guk autonomoen pantaila aukeratu dugu.

Ezinbestekoak diren datuak koloredunak dira, besteak bete barik utzi ditzakezu eta komunikazioa guztiz baliozkoa da.

Berdez markatutako laukitxoak betetzeko menutxoak erabili behar dituzu. Menu hauek irekitzeko botoietan klikatu egin behar duzu. Urdinez markatutako laukitxoak testukoak dira. Haietan eskatzen den informazioa idatzi behar duzu.

Hona hemen aipatutako menutxoen irudiak:

Datak aukeratzeko menua:
Menu hau Merkealdiko kanpainako hasiera eta amaiera datak aukeratzeko ireki behar duzu. Hilabeteak eta egunak markatu egin behar dituzu eta horretarako lehen hilabetea aukeratu behar da eta jarraian eguna, hasierako eta amaierako datak zehazteko.

Lurraldea, Udalerria eta Herria aukeratzeko menua:
Menu hau fasetan irekiko da, hau da, behin goiko laukitxoko aukera bat markatu hurrengo laukitxokoa aktibatuko da. Hasteko Lurraldea aukeratuko duzu, akzio honek Udalerriak kargatuko ditu. Udalerria aukeratuko duzu eta gauza bera Herriarekin (baldin badago).
Sektorea aukeratzeko menua:
Menu hau fasetan irekiko da ere. Lehen bi digituko JESN kodea aukeratu behar da, gero hiri digitukoa, lau digitukoa eta, existitzen bada, bost digitukoa.INPORTANTEA: Aukeratuko duzun kanpaina gutxienez hamabost eguneko eta gehienez bi hilabeteko luzaera edukiko du. Laburragoa edo luzeagoa bada ezini zango duzu komunikazioa gorde eta errore mezu bat jasoko duzu.

Datu guztiak sartuta daukazunean “Gorde” botoian klikatuko duzu eta informazioa gordeko duzu, BAINA ORAINDIK EZ DUZU KOMUNIKAZIOA BUKATU.


Dagoeneko zure datuak gordeta dauzkazu. “Itzuli” botoia sakatzen baduzu pantaila hau ageriko da zure nabigatzailean, bertan kanpaina honetan egin dituzun komunikazio guztiak daude. Oraintxe bertan bukatu duzuna “Behin-behinekoa (amaitzeko)” egoeran egongo da. Daturen bat oker badago oraindik garaian zaude komunikazioa irekitzeko eta akatsak zuzentzeko.

Komunikazioa bidaltzeko datuen pantailan egon behar zara. BOSGARREN urratseko pantailan bazara egin klik DENDARENI ZENA-ren botoian. Egongo zara orain dendaren komunikazio orrian eta datu guztiak (dendareni zena, kanpainaren datak,…) agertuko dira.

Egin klik “Amaitu” botoian, ziur aski mezu bat agertuko zaizu datu batzuk falta direla esateko, HIRUGARREN urratsean nahitaezkoak ez diren datuak dira. Mezu hau ixteko eta komunikazioan jarraitzeko egin klik “Aceptar” botoian.

Pantaila berri hau irekiko zaizu, bertan konfirmatuko da komunikazioa Eusko Jaurlaritzara heldu dela.Kopia bat egin nahi baduzu dendan jarraitzeko eta begi-bistan egoteko “Inprimatu” botoia sakatu behar duzu, ekintza honek pdf dokumentu bat sortuko du eta berehala irekiko da zure nabigatzailean. Hurrengo urratsa erraza da, orria inprimatzea, eta horretarako “Inprimatu” ikonoa sakatu paperezko kopia eskuratzeko.

Zalantzarik baldin badaukazu sakatu irudi hau mezu bat MLTK Gernika-Lumo-ri bidaltzeko:

Etiquetas: , ,

Castellano

MERKATARITZA BULETINA

    Bida ezazu email bat eta Harpidetu. Mezuan, gutxienez, zure empresaren izena eta Posta Kodea ipini.
    HARPIDETU ZAITEZ!

    Edo gure feed erabil dezakezu!
    Alertak


Profile Visitor Map - Click to view visits
Create your own visitor map