MERKATARITZA-LEGERIA LABURPENA
MERKATARIEN LEGEZKO ZEREGINEN LABURPENA
BEZEROARI EMAN BEHARREKO AGIRIAK
- Tiketak
- Fakturak
- Prezioen gaineko argibideak
• Erakusleihoan dauden produktuen gaineko prezioak
• Denda barruan dauden produktuen gaineko prezioak
- Erreklamazio-orriak
- Erreklamazio-orrien gaineko kartela
- Ordainketa erak
- Itzulketak eta bermeak
• Bezeroak egindako itzulketak
• Saldutako produktuen BERMEA
• Bezeroari eskainitako ZERBITZU ERANTSIAK
- Baskulak eta balantzak aztertzea
- Manipulatzailearen karneta
- Merkealdian egindako salmenta
- Likidazioan egindako salmenta
- Sustapenean egindako salmenta
- Saldoan egindako salmenta
BEZEROARI EMAN BEHARREKO AGIRIAK
TIKETAK emateko derrigortasuna:
Derrigorrezkoa da bezeroari erosketa tiketa ematea. Tiketean, gutxienez, honako datu hauek egon behar dute jasota:
- Tiketa zenbakia
- Komertzioaren identifikazioa (izen komertziala, helbidea eta IFK)
- Salmenta data
- Saldutako produktuen banakapena
- Tiketaren zenbateko garbia (BEZ kanpo)
- Tiketaren zenbatekoa guztira (BEZ barne). BEZa prezioaren barruan egonez gero, zehaztu egin behar da (BEZ barne), komertzioa BEZaren Errekarguko Errejimenean dagoelako
4.1.a) artikulua, 57/2004 FORU DEKRETUA, apirilaren 6koa, fakturazio betebeharrak araupetu dituena
Kontsumitzaileak eskatuz gero, derrigorrez eman behar zaio faktura. Fakturan datu hauek egon behar dute jasota:
- Faktura zenbakia
- Komertzioaren identifikazioa (izen komertziala, helbidea eta IFK)
- Jaulkipen-data eta tokia
- Saldutako produktuen banakapen zehaztua (unitateak, BEZ-ik gabeko deskripzioa eta prezio indibiduala)
- BEZaren banakapena
57/2004 FORU DEKRETUA, apirilaren 6koa, fakturazio betebeharrak araupetu dituena
Baldintza hauek ez betetzeak ARAU-HAUSTEA dakar eta zigorra Foru Aldundiko Ogasun Sailak jarriko luke.DENDAN JARRI BEHARREKO ARGIBIDEAK
Erakusleihoko produktuak:
Erakusleihoko produktuek prezioa agerian eduki behar dute eta kaletik ikusteko moduan egon behar dute.
9.2 artikulua, 7/1994 LEGEA, maiatzaren 27koa, merkataritza iharduerari buruzkoa (EHAA 1994/06/13)Denda barruko produktuak:
Argi eta garbi adierazi behar da produktuaren prezioa, eta, horrela, bezeroak ez du zertan prezioaz galdetu, arauak horixe bera adierazten baitu.
9.2 artikulua, 7/1994 LEGEA, maiatzaren 27koa, merkataritza iharduerari buruzkoa (EHAA 1994/06/13)Baldintza hauek ez betetzeak ARAU-HAUSTEA dakar eta zigorra Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak jarriko luke.
ORDUTEGIAREN GAINEKO INFORMAZIOA:
Ordutegi kartela
Komertzioa publikoari begira noiz egongo den zabalik argi adierazi behar da: egunak eta ordutegia. Informazio honek establezimenduaren kanpoaldetik egon behar du ikusgai. 11 artikulua, 7/1994 LEGEA, maiatzaren 27koa, merkataritza iharduerari buruzkoa (EHAA 1994/06/13)
ERREKLAMAZIO-ORRIAK:
Establezimenduak derrigorrean izan behar ditu erreklamazio-orriak, bezeroek eskatuz gero, eman ahal izateko.
Erreklamazio-orriez gain, kartel ulergarria ere begi bistan egon behar da. Kartelak hauxe azaldu behar du:
“Nahi duenak eskuragarri ditu erreklamazio-orriak”. Karteleko letrek zentimetro bat eduki behar dute, gutxienez.
Erreklamazio-orriak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde-bulegoan eskuratu ahal izango dira, General Concha 23an (Bilbo).
ZERBITZUAK
Eskudiruzko ordainketa: Eskudiruzko ordainketa beti onartuko da, eta ez dago zertan espreski adierazi.
Txartela: txartela erabilita egiten den ordainketa onartu egin daiteke ala ez, hori dendariaren esku geratuko da. Baina ordainketa mota hau onartu egiten delako informazio itsasgarria jarrita badago, ordainketa mota hau onartu egin behar da derrigorrean. Honetarako baina, badira salbuespenak eta hauek argi eta garbi adieraziak egon behar dute:
- Zenbateko minimoa jarri ahal da txartelaren bidezko ordainketa onartzeko.
- Badago ezartzerik merkealdietan ezin direla ordainketak txartelaren bidez egin.
Oro har, adierazi egin behar da ez dagoela saldutako artikuluen itzulketa derrigorrean onartu behar, produktuak akatsak izan ezik. Kasu honetan Berme Legearen protokoloak hartukuko luke esku.
Establezimenduak itzulketarik onartuko balu, argi eta garbi azaldu behar dira zeintzuk diren itzulketarako baldintzak. Ezer adierazi ezean, itzulketak beti onartzen direla ulertu ahal da.
Merkealdietako itzulketakEstablezimenduak itzulketak onartzen baditu eta horren gaineko bestelako zehaztasunik adierazten ez bada, uste izatekoa da merkealdietan ere onartu egiten direla. Merkealdietan itzulketarik onartu ezean, argi eta garbi adierazi behar da establezimenduan urtean zehar.
Dirua itzuli edo erosketa-baleakItzulketak onartzen badira, establezimenduak berak erabakitzen du itzulketa zelan egin: edo eskudirutan edo gero kontsumitzeko aukera emango dion erosketa-baleen bidez.
Aurretik deus adierazten ez bada, erosketa-balea edonoiz erabili ahal izango da, baita merkealdietan ere. Arazo hau saiheste aldera, beraz, erosketa-balearen baldintzak agirian bertan zehaztu behar dira, iraungipen-data barne.Publizitate loteslea
Itzulketak eta baita itzulketak egiteko erak direla eta (eskudirutan edo erosketa-baleak), establezimenduak dituen erabilerak eta ohiturak publizitatea eragiten dute eta publizitate hori loteslea da enpresarentzat. Itzulketak onartu eta eskudirua itzuliko balu, oro har, horrela egin beharko luke beti.Saldutako produktuen BERMEA
Bermeen gaineko legeak arautu egiten du saltzaileak erosleari salerosketa kontratuarekin bat datorren ondasuna ematearena. Lege horretan ezarri egiten da eroslea noiz dagoen ados ondasunarekin:
- Saltzaileak egindako deskripzioarekin bat egiten duenean eta erakusten duen ereduak azaldutako nolakotasunak dituenean.
- Produktuak duen erabilerarako egokia denean, oro har.
- Saltzaileari jakinarazitako edozein erabilera berezitarako gai denean. Hori bai, azalpenok erosketa egiten dugun unean eman behar ditugu eta saltzaileak onartu egin behar du produktuak horretarako balio duela.
- Publizitatean eta etiketetan azaltzen diren prestazioa eta kalitatea bat eta bera direnean.
- Lehen 6 hilabetean erositako produktuarekin desadostasuna azaltzeak esan nahi du desadostasun hori erosketa egin zen unean bertan azaldu behar zela.
- Desadostasuna lehenengo 6 hilabete igaro ostean azaltzen bada, kontsumitzaileak frogatu egin behar du produktua erosi zuen egunean bertan adierazi zuela desadostasuna.
Adostasunik egon ezean, bi aukera ditu kontsumitaileak:
- Produktua konpontzea edo aldatzea, ezinezko edo neurriz gaineko ez bada.
- Produktua konpondu eta aldatu ezin bada, erosleak produktuaren prezioaren merkatzea eska dezake edo baita diruaren itzulketa ere.
Erositako produktua berriro dendara ermaten bada, aztertzeko, frogatzeko, konpontzeko edo beste edozein arrazoirengatik, gordailu-ordezkagiri bat eman behar da eta bertan, gutxienez, pertsonaren identifikazioa edo gordailu-erakundearena eta produktuarena jasota egon behar du, jasotze data eta gordetzearen arrazoia.
Zerbitzuak eskaintzen dituzten establezimenduek ekintza burutu aurreko aurrekontua aurkeztu behar dute eta bertan baliagarritasun epea azaldu behar dute argi eta garbi.
Zerbitzu orokorrei dagokienean (etxerako bidalketak,…), eta bezeroak zerbitzua kontratatu aurretik, horiei buruzko informazio zehatza eman behar zaie.JANARIEN MERKATARITZAKO ARAUDI BEREZIA
Baskulak eta balantzak aztertzea
Bi urte edo zaharrago diren baskulek eta balantzek azterketa pasatu behar dute bi urterik behin, ematen duten pisua zehatza dela frogatu ahal izateko.Azterketa honek Eusko Jaurlaritzak tasatutako kostua du eta baimendutako enpresek baino ezin dute lan hori burutu.
Art. 11 de la Orden de 27 de abril de 1999, por la que se regula el control metrológico del Estado sobre los instrumentos de pesaje de funcionamiento no automático, en sus fases de verificación después de reparación o modificación y de verificación periódica (BOE 8/05/1999)Manipulatzaile txartela
Establezimendu hauetan guztietan lan egiten duten langileek janariak manipulatzeko txartelaren jabe izan behar dute. Txartel hau bost urterik bost urtera berriztatu behar dute. Txartela pertsonala da eta merkataritzan manipulatuko duen produktuen lanerako espezifikoa.
REAL DECRETO 202/2000, de 11 de febrero, por el que se establecen las normas relativas a los manipuladores de alimentos (BOE 25/02/2000)SALTZEKO MODALITATE BEREZIAK
Arrazoia: era honetako salmenten arrazoia honakoa da: denboraldi aldaketa, urtaro amaiera edota stock-a berriztatzea.
Datak: salmenta mota hau urteko bi urtarotara mugatuta dago: urtarrilaren 7tik martxoaren 30era eta uztailaren 1etik irailaren 30era. Bi data hauen artean gehienez bi hilabeteko aukera egin daiteke eta aste betekoa (1), gutxienez.
Prozedura: merkealdietarako zein denboraldi aukeratu den jakinarazi behar zaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari.Betebehar formalak: jakinarazpena egiteaz gain, merkatutako produktuak aurreko eta egungo (dagoeneko merkatuta dagoena) prezioarekin etiketatu behar dira.
Legeria:24 artikulua, 7/1994 LEGEA, maiatzaren 27koa, merkataritza iharduerari buruzkoa (EHAA 1994/06/13)
LIKIDAZIOAN EGINDAKO SALMENTA
Arrazoia: salmenta mota hau honako honegatik egin ohi da:
- Merkataritza jardunari erabateko edo partezko uztea.
- Lokala itxi edo eraldatzea.
Datak: likidazio salmentak hiru hilabete (3) iraun dezake. Jarduna erabat uzten bada, ostera, urte betez (1) iraun dezake likidazio salmentak.
Prozedura: likidazio salmenta Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Sailari jakinarazi behar zaio zazpi egun aurretik. Likidazio salmenta noiz hasiko den eta zenbat iraungo duen adierazi behar da. Likidazioan jarriko diren produktuen inbentariuma ere egin behar da.Betebehar formalak: jakinarazpena egiteaz gain, merkatutako produktuak aurreko eta egungo (dagoeneko merkatuta dagoena) prezioarekin etiketatu behar dira.
Legeria:Capítulo V del Título II de la Ley 7/1996, de 15 de enero, de Ordenación del Comercio Minorista (BOE 17/01/1996)
SUSTAPENEAN EGINDAKO SALMENTA.
Arrazoia: zenbait artikuluren salmenta bultzatzea du helburu salmenta mota honek. Hori dela eta, erosleei baldintza hobeak eskaintzen zaizkie deskontu, opari, sari edo beste edozein pizgarriren bitartez.
Datak: urteko edozein sasoitan egin daitezke eta mugarik gabe. Baina betiere produktu zehatz batean edota produktu-lerro jakin batean eta guztiz identifikagarri direnetan. Egin ezin dena zera da, dendako produktu guztien sustapen orokorra, praktika hau ezkutuko merkealditzat hartuko litzatekeelako.Betebehar formalak: argi eta garbi adierazi behar da zertan datzan sustapena eta prezioen merkealdirik balego, saihestu egin beharko litzateke prezio biak etiketatzea (aurrekoa eta merkatua), praktika hau ezkutuko merkealditzat hartuko litzatekeelako.
Legeria:28 artikulua, 7/1994 LEGEA, maiatzaren 27koa, merkataritza iharduerari buruzkoa (EHAA 1994/06/13)
Capítulo III del Título II de la Ley 7/1996, de 15 de enero, de Ordenación del Comercio Minorista (BOE 17/01/1996)SALDOAN EGINDAKO SALMENTA.
Arrazoia: produktu zaharrak eta erabiltzen ez direnak saltzea helburu duena da saldoan egindako salmenta. Establezimenduan dauden produktu guztiak saldoan ez badaude, azken hauek besteetatik bereiz jarri behar dira.
Betebehar formalak: saldoan dauden produktuen salmenatarako publizitatea saldoa eragin duen zergati eta zertzeladekin batera agertu behar da.Legeria:
25 artikulua, 7/1994 LEGEA, maiatzaren 27koa, merkataritza iharduerari buruzkoa (EHAA 1994/06/13)Etiquetas: LEGEAK, LEGERIA, Merkataritza-legeria
0 Respuestas:
Publicar un comentario
<< Home