MERKEALDIAK: GALDERAK ETA ERANTZUNAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Merkealdietako denboraldiaren hasieran hedabideek saturatu egiten dute informazio-edukia kontsumitzaileei eskainitako aholkuekin. Mezua oso argia da: urtean zehar dituzun eskubide berak dituzu merkealdietan ere.
Horrela da, bai. Denda batek merkatutako salmenta egiteak ez ditu kontsumitzaileen eskubideak zertan murriztu, prezioarekin batera. Informazio ugari honek baina, desabantailan uzten du merkataria. Inguratuta eta bertatik bertara zelatatuta ikusten du bere burua merkatariak, “debekatua” dagoen ezein salmenta gauza ez dezan.
Urteetan eta urteetan eman da egoera hau. Baina krisi ekonomikoaren erdigunean, egoera dela eta, litekeena da merkatariarenganako presioa areagotzea eta sektore honetako zenbait profesional gainezka eginda egotea.
Informazio uholde honegatik, badirudi ahantzi egiten dela merkatariek ere eskubideak dituztela, eta eskubideok ez direla merkealdietan murrizten. Artikulu honetan, merkataritzak merkealdian azalarazten dituen zenbait galderari erantzunak ematen saiatuko gara. Erantzun hauek ezagutzea derrigorrezkoa dute bezeroari ahalik eta zerbitzu onena ematearren eta, aldi berean, beren burua babestuta izatearren.
HASI AURRETIK:
Komunikazioa da, oinarri-oinarrian, merkataritzak dituen eskubideak eskatu ahal izateko bide bakarra. Merkataritzaren eskubide gehienak soilik gauzatu ahal izango dira salmentaren baldintzak bezeroari aurretik jakinarazitakoan.
ORDAINKETA MODUAK:
- Merkealdietan kreditu txartelarekin ordaintzea ez onartuzkoa da?
- Egokia al da jartzea merkealdietan ezin dela txartelarekin ordaindu azaltzen duen iragarkia?
- Ba al da modurik merkealdietan txartelak ez onartzeko?
- Kobratu ahal dira merkealdietan oro har kobratzen ez diren zerbitzuak?
BEZEROA JAKITUN JARTZEA:
- Derrigorrezkoa al da produktu guztietan eta bakoitzean prezioa jartzea?
ALDAKETAK ETA ITZULKETAK:
Bereiztu egin beharko litzateke produktua akasduna delako egiten dena eta aldaketa soilagatik egiten dena. Azken kasu honetan bezeroari produktua gustatzen ez zaiolako, neurriz ondo ez duelako…. ematen da aldaketa. Aurreko kasuan, ostera, derrigorrezkoa da itzulketa, bermeen gaineko araudiak horrela agintzen baitu.
Gainontzeko itzulketak onartzea dendariaren borondatearen araberako erabakia da. Dendariak berak erabakiko du onartu ala ez, merkatariak daukan sustapen politika kontuan izanda.
Gai honi buruz gehiago jakiteko hemen koltsulta dezakezu:
BERMEAK
ALDAKETAK ETA ITZULKETAK
- Derrigorrezkoa al da merkealdietan aldaketak eta itzulketak onartzea?
- Bada aldaketa hauek egiteko eperik edo baldintzarik?
- Produktua itzultzean, diruaren ordez, ba al da balerik ematea?
- Merkealdian itzulketa bat dela eta, balerik egitekotan, zein prezio hartu behar da kontuan, jatorrizkoa ala merkatua?
- Badute baliorik merkealditik kanpo emandako baleek?
- Produktua merkealditik kanpo erosi eta merkealdietan aldatzen denean, zein da itzuli beharreko zenbatekoa?
Etiquetas: 2009ko maiatzeko Buletina, LEGERIA, Merkataritza-legeria, Merkealdiak
0 Respuestas:
Publicar un comentario
<< Home