lunes, 7 de septiembre de 2009

MLTK Gernika-Lumoko ABUZTUAren Boletina


MLTK Gernika-Lumo: 2009KO ABUZTUAREN BULETINAREN INDIZEA
  • MERKATARI ELKARTEAK:
GERNIKAKO MERKATARI ELKARTUAK

Gernika-Lumoko Merkatarien XIV Mercadiloa

Gernika-Lumoko Merkatarien XIV Mercadiloa (bis)

BERMEOKO TXIKI-ERDI ENPRESEN ALKARTEA - BERTON

MERKE MERKE Azoka Bermeon


  • EUSTAT: BARNE MERKATARITZAKO INDIZEAREN DATUAK:
Salmenta datu txarrak euskal merkataritzarako 2008 urtean

  • UDAKO BERRIAK:
Bartzelonako bezero biluztarien kasua

  • LEGE BERRIAK:
Erabilera bakarreko poltsen desagertzea
  • 2009KO IRAILEKO ERAKUSKETA AZOKAK
2009ko Iraileko Erakusketa-Azokak

Etiquetas: ,

Udako berriak: Nire establezimenduan nudismorik ez

MERKATARIAK KEXU DIRA DENDETARA ERDI BILUZIK SARTZEN DIREN BEZEROAK DIRELA ETA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Bartzelonatik dator notizia. Tenperatura altuak direla eta, gizonezkoak gorputz-enborra biluzik ari dira kalean eta dendetan. Polemika sortu du ohitura honek herri mailan eta ohitura hori kalean debekatzea aztertu da. Eremu pribatuan ere zeresana eragin du praktika horrek, merkatariek eta ostalariek ez baitute beraien lokaletan inor horrela "jantzita" sartzerik nahi.

Bi gremio hauek hiriko udalari eskatu egin diote era egokian jantzita ez datozen pertsonei establezimenduetara sartzeko eskubidea murrizteko baimena izatea. Dena den, egoerak ez du okerrera egin, bezeroak jantzi egiten baitira, oro har, dendako edozein langilek horrela eskatuta.

Krisi garai honetan harrigarria dirudi dendak egotea bezeroak sartzeko oztopoak jartzen dituztela ikusteak. Baina badu bere logika. Marketinak dituen estrategiaren baitan oso garrantzi handikoa da establezimenduak eskaintzen duen irudia. Irudi maila hori jaisteak ondorioak dakartza nahitaez. Gauza bera gertatzen da produktu beraren prezioa behin eta berriz merkatzen ibiltzen denean. "Low cost" delako irudia izatea dakar horrek, hots, irudi hori lotuta dago eskaintza zehatz batekin, kalitate eta prezio zehatz batekin. Horren ondorioz, establezimendua bezero "hondartza-zale"z mukuru izatea txarra da, batik bat, bezero mota hori ez denean lortu nahi den bezero mota.

Informazio gehiago nahi izatekotan, honako berri hauek kontsultatu baino ez duzu:
Los locales privados de BCN ponen coto a la moda de ir semidesnudos

El alcalde de Barcelona se plantea regular la moda de ir semidesnudo por la calle

El comercio defiende el veto de entrada por la indumentaria

EGILEA:

Borja Escalona

Merkataritzarako Teknikaria

MLTK Gernika-Lumo-k sortua

Etiquetas: , ,

2008a, ahazteko moduko urtea

2008AN TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN SALMENTEK %3,2 EGIN ZUTEN BEHERA EAEN

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


EUSTAT-ek aldiro argitaratzen du Txikizkako Merkataritzaren indizea, eta EAEn sektore honek izan duen salmenten nondik norakoak biltzen dira bertan. Adierazle honen arabera, %3,2ko jaitsiera eman zen Erkidegoan urte horretan, eta, zifra hau dela eta, azken urteetan emandako goranzko joerarekin bukatu zen.
Azterketa lurraldeka egingo bagenu, Arabak izan ditu emaitza txarrenak. 2007ko urteari hazkunde txikienarekin eman zion hasiera, 2008an askozaz ere okerragotu zena, %4,4ko jaitsierarekin.

Bizkaiak eta Gipuzkoak, bestalde, egoera hobea izan zuten. 2007ko urtean hazkunde moderatua izan zuten. 2008ko urtean, ostera, jaitsiera garrantzitsuak baina ez hain nabarmenak nozitu zituzten.

Aldaketarako zantzuak:
Hiruhileko garapen grafikoan, dagoeneko 2009 urteko datuak (behin-behinekoak) biltzen dituena, beheranzko joera antzematen da salmentetan.Gogorarazi behar dugu, gainera, hiruhileko honetan izandako salmentak aurreko urteko hiruhilekoan izandakoekin alderatzen direla zifra hauek. 2008ko lehen hiruhileko salmentek beherantz egin zuten, 2007ko lehen hiruhilekoekin alderatuta.
2008ko urtean beheranzko joerari eutsi zion eta urtean zehar larritu egin zen egoera. Bizkaian, ostera, bere hartan mantendu ziren hirugarren hiruhilekoan izan ziren salmentak. Hala ere, jada aurreratu diren 2009 urteko datuek joera aldaketa egon daitekeela nabarmentzen dute. Salmentek beheranzko joeran jarraitzen dute, baina urtearen lehen hiruhilekoan behea jo so dutelakoan gaude.

Bigarren hiruhilekoan, ostera, goranzko joera hartu dute salmentek.
2009ko udako merkealdiek lagundu egin dute salmentak mantentzen eta hobetzen. Hortaz, kanpaina honetako datuak jaso ahala jakin ahal izango dugu joera hori hoberako

EGILEA:

Borja Escalona

Merkataritzarako Teknikaria

MLTK Gernika-Lumo-k sortua


Datu-iturburu: EUSTAT

Etiquetas: , ,

Plastikozko poltsa gehiagorik ez. mesedez

ESTATUKO GOBERNUAK NEURRIAK HARTUKO DITU 2010 URTETIK AURRERA PLASTIKOZKO POLTSEN ERABILERA MURRIZTEKO

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Espainiako Gobernuak murriztu egin nahi du biodegradagarria ez den erabilpen bakarreko poltsa kontsumoa. Erabilpen honen %50 murriztu nahi du, 2010 urtetik aurrera. Urte honetatik aurrera ere egutegi bat ari dira aztertzen poltsa mota hauen erabilpena debekatzeko.

Zer esan nahi du honek? Bada, argi eta garbi hauxe: 2010 urtetik aurrera litekeena da erabilpen bakarreko plastikozko poltsak barik biodegradagarriak direnak erabiltzen behartzea saltokiak, eta hau behar bezala legez araututa egotea.Hala eta guztiz ere, oraindik ezin da jakin ezta zehaztu ere zelan arautuko den hau guztia, plastikozko poltsak erabat debekatuko ote dituzten edo poltsa bakoitzeko tasa bat ordaindu beharko ote den...

Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioak adierazi duena hauxe da:

  • Gai honen gainean onartuko den araudia merkataritza arloarekin adostua izango dela, ahal dela.
  • Alternatiba desberdinak daude aukeran (poltsa berrerabilgarriak erabiltzea, biodegradagarriak diren poltsak erabiltzea,...); hori dela eta, litekeena da konponbide bakarra ez bilatzea eta bai, ostera, konponbide desberdinak planteatzea.
  • Aurrera atera nahi den asmo honek arrakasta izan dezan, beharrezko da merkatariak eta bezeroak komunikatuta eta kontzientziatuta egotea.
Laburbilduz, badirudi biodegradagarriak ez diren erabilpen bakarreko plastikozko poltsek azkena eman dutela. Momentuz ezin dira aurreikusi zein edo zeintzuk izango diren planteatuta dauden alternatibak, baina interesgarria litzateke poltsa mota hauek erabiltzen dituzten merkatariak biodegradagarriak edo iraunkorragoak diren poltsen ordez aldatzen hastea.

Zenbait merkatarik ematen dituzten paperezko poltsei dagokienez (jantzigintza eta zapatagintzakoak, oro har), %100ean biodegradagarriak direnez gero, ez omen dira bihar-etzi abian jarriko den araudi horren menpe izango.

Informazio gehiagoa (gazteleraz):
- Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioa
Jornadas sobre las bolsas comerciales de un solo uso (Madrid, 23 de junio de 2009)

EGILEA:

Borja Escalona

Merkataritzarako Teknikaria

MLTK Gernika-Lumo-k sortua

Etiquetas: , , ,

miércoles, 26 de agosto de 2009

Irailak 6: XIV. MERKADILOA GERNIKA-LUMON - BIS

GERNIKA-LUMOKO MERKATARIEN XIV. MERKADILOA (bis)

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Pasaden urteetan bezala OUTLET-ak egun bat gehiago edukiko du San Kristobal plazan, kasu honetan Irailaren 6an (domeka) egingo da.

Lehen bi egunetan denda berberak egongo dira (irailaren 4an eta 5ean) eta elkarteak jende asko etortzea espero du, batez ere aurreko egunetan Merkatu Plazara joan ezin ziren guneko biztanleak.

Merkadiloaren ordutegia jarraitua izango da, goizeko 11:00, gaueko 20:00 arte. Bezero guztien artean bi pertsonentzako egundoko asteburu bat zozketatuko da, irabazlearen izena 19:30etan jakingo da San Kristobal plazan. Hau bai hau amaia on jai batentzako!.

Etiquetas: , ,

Irailak 4 eta 5: XIV. MERKADILOA GERNIKA-LUMON

GERNIKA-LUMOKO MERKATARIEN XIV. MERKADILOA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Gernikako Merkatari Elkartuak datorren irailaren 4 eta 5ean (barikua eta zapatua) bere OUTLET famatuaren edizio berri bat ospatuko du. Aurtengoa 14. izango da eta berriro aukeratutako lekua Merkatu Plaza izango da.

Bi egun hauetan giro musika egongo da jaia animatzeko, ze egia da ekintza hau saltzeko egiten dela baina egia da festa bat da era bai. Feria bat non edonork etorri daiteke, ikusi, ukitu, probatu dezake eta, nahi badu, eskaintzako produktuak prezio izugarrietan erosi.

Irailaren 4an, arratsaldeko 19:30etan eta giroa berotzeko elkarteak TXOKOLATADA izugarria prestatuko du Merkatu Plazan bertan.

Merkadiloko bezero guztiek zozketa berezi batean hartuko dute parte. Bi pertzonentzako relax asteburu bat oparituko da, baina irabazlearen izena jakiteko San Kristobal plazara joan beharko da Irailaren 6an plaza horretan egingo den OUTLET edizio berezian.

Hauxe izango da ordutegia:

  • Irailak 4, barikua: 10:00 - 20:00

  • Irailak 5 zapatua (lehen Zapatu Bereziarekin bat eginen): 10:00 - 14:00

Elkarteak jendetza etortzea espero du, ia Gernika-Lumoko lagun guztiek haien oporrak amitu dituzte eta etxera bueltatu da, horregatik salmentak inportanteak izan daitezke. Are gehiago produktuak betiko kalitatekoak direla baian prezio izugarrietan kontuan hartuta.

NOTA: Argazkiak 2009ko otsaileko ediziokoak dira

Etiquetas: , ,

Abuztuak 29 eta 30: Bermeoko MERKE MERKE azoka

BERMEOKO MERKE-MERKE AZOKEA

2009ko abuztuak 29 eta 30

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Bermeoko Txiki-erdi Enpresen Alkarteak (BERTON) LAUGARREN aldiz antolatu du, Bermeoko Udalagaz batera, MERKE-MERKE izeneko azoka hau. Aurten ere portuan, Artza frontoiaren aurrean egingo da.

Izan be, BERTONek pasaden urtean egin zuen Merke Merke azoka arrakasta eduki zuela ikusita eta elkartekideek egin gura izan dabela kontuan hartuta, Alkarteak azoka berregitea erabaki du. Aurrerago egin zen azoketan beste pertsona hurbiltzea espero da egun horretan, aukera onak egongo direlako.

Azokan mota guztietako dendak egongo dira: gazte, ume, gizon eta andrazkoentzako moda; osagarriak; ume, gazte, gizon eta andrazko oinetakoak; lentzeria; etxerako apaingarriak, … Denda horiek guztiek denetariko produktuak eskainiko dituzte, baina betibe kalitatea mantenduz eta Bermeoko merkataritzak orain arte daukan izen ona erakutsiz. Dendek aterako dituzten produktuak prezio ezin hobean egongo dira, gainera: merke-merke.


Azoka egun eta eta ordu hauetan egongo da zabalik:

  • Abuztuak 29(zapatua): 10:30-15:30 eta 17:30-21:00

  • Abuztuak 30 (domeka): 10:30-15:30 eta 17:30-20:30

ANIMATU ETA ETORRI BERMEOKO MERKATARIEK ESKAINTZEN DEUSKUEN MERKE MERKE AZOKARA!

Etiquetas: , ,

Castellano

MERKATARITZA BULETINA

    Bida ezazu email bat eta Harpidetu. Mezuan, gutxienez, zure empresaren izena eta Posta Kodea ipini.
    HARPIDETU ZAITEZ!

    Edo gure feed erabil dezakezu!
    Alertak


Profile Visitor Map - Click to view visits
Create your own visitor map