lunes, 12 de octubre de 2009

OTA dohainik kanpaina GERNIKA-LUMOn

MERKATARI ELKARTEAK HILAREN AMAIERA HELTZERA LAGUNDUKO DIZU

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


GERNIKAKO MERKATARI ELKARTUAK herriko merkataritza sustapenerako beste kanpaina berri bat antolatu du, elkarteak bezero guztiei aparkatzeko lehenengo ordu erdia oparitu die.

Modu honetan Gernika-Lumon erosketak egin nahi dituzten pertsona guztiek kotxeak edozein lekutan uzteko ahal izango dira. Dendak ordainduko die OTA sistemako lehenengo ordi erdi hori.

Programan parte hartzen duten denda guztiek argi azalduko diete bezeroei eta erakusleihoetan ezaugarri berezia edukiko dute.

  • Noiz egongo da indarrean promozio hau?
Kanpaina irailean hasiko da eta martxan egongo da urte amaitu arte. Doako ordu erdia hilaren 25etik hilaren bukaerara arte eskainiko dute dendek. Oparitxo bat hilaren amaieraino errazago heltzeko.

Etiquetas: , ,

miércoles, 26 de agosto de 2009

Irailak 6: XIV. MERKADILOA GERNIKA-LUMON - BIS

GERNIKA-LUMOKO MERKATARIEN XIV. MERKADILOA (bis)

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Pasaden urteetan bezala OUTLET-ak egun bat gehiago edukiko du San Kristobal plazan, kasu honetan Irailaren 6an (domeka) egingo da.

Lehen bi egunetan denda berberak egongo dira (irailaren 4an eta 5ean) eta elkarteak jende asko etortzea espero du, batez ere aurreko egunetan Merkatu Plazara joan ezin ziren guneko biztanleak.

Merkadiloaren ordutegia jarraitua izango da, goizeko 11:00, gaueko 20:00 arte. Bezero guztien artean bi pertsonentzako egundoko asteburu bat zozketatuko da, irabazlearen izena 19:30etan jakingo da San Kristobal plazan. Hau bai hau amaia on jai batentzako!.

Etiquetas: , ,

Irailak 4 eta 5: XIV. MERKADILOA GERNIKA-LUMON

GERNIKA-LUMOKO MERKATARIEN XIV. MERKADILOA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Gernikako Merkatari Elkartuak datorren irailaren 4 eta 5ean (barikua eta zapatua) bere OUTLET famatuaren edizio berri bat ospatuko du. Aurtengoa 14. izango da eta berriro aukeratutako lekua Merkatu Plaza izango da.

Bi egun hauetan giro musika egongo da jaia animatzeko, ze egia da ekintza hau saltzeko egiten dela baina egia da festa bat da era bai. Feria bat non edonork etorri daiteke, ikusi, ukitu, probatu dezake eta, nahi badu, eskaintzako produktuak prezio izugarrietan erosi.

Irailaren 4an, arratsaldeko 19:30etan eta giroa berotzeko elkarteak TXOKOLATADA izugarria prestatuko du Merkatu Plazan bertan.

Merkadiloko bezero guztiek zozketa berezi batean hartuko dute parte. Bi pertzonentzako relax asteburu bat oparituko da, baina irabazlearen izena jakiteko San Kristobal plazara joan beharko da Irailaren 6an plaza horretan egingo den OUTLET edizio berezian.

Hauxe izango da ordutegia:

  • Irailak 4, barikua: 10:00 - 20:00

  • Irailak 5 zapatua (lehen Zapatu Bereziarekin bat eginen): 10:00 - 14:00

Elkarteak jendetza etortzea espero du, ia Gernika-Lumoko lagun guztiek haien oporrak amitu dituzte eta etxera bueltatu da, horregatik salmentak inportanteak izan daitezke. Are gehiago produktuak betiko kalitatekoak direla baian prezio izugarrietan kontuan hartuta.

NOTA: Argazkiak 2009ko otsaileko ediziokoak dira

Etiquetas: , ,

miércoles, 3 de junio de 2009

Gernikako Merkatari Elkartuaren EKINTZAK

SIMPSON kanpaina: Homerrek Gernikan erosten du

SIMPSONAK: GERNIKA-LUMOKO DENDETAN PROTAGONISTAK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Gernikako Merkatari Elkartuak Gernika-Lumon kontsumo eta erosketak egiteko kanpaina bat sortu du “Simpson”ak oinarritzat harturik.

Kasu honetan, Simpson Familia, Springfield deituriko herri baten bizi den familia eredutzat hartu du elkarteak. Familia honi ere, Gernikar familia askori planteatu zaien galderara bera sortzen zaie: Kamiseta eta zertxobait Bilbon edota Merkatal Zentru batetan hartzen dut, edota… Gernikako Establezimenduetan kontsumitu eta erosiko dut?

Galdera honen aurrean, Gernikako Merkatari Elkartuak famili eta bezeroei jakitun egin nahi die berorrek (Bilbon edota Merkatal Zentru batetara joateak), sor ditzazkeen diru eta famili arazo kostuetaz.

Kasu honetan, Homerrek kamiseta bat eroski nahi du, eta… Zer gertatzen da? Gertatzen zaio denori gertatzen zaiguna gure herritik kanpora joaten garenean erosketak egitera: Behar baino gehiago edota gure ekonomiak usten diguna baino askosaz gehiago gastatzen dugula.

Guztiak helburu argi batekin goaz Bilbo edota Merkatal Zentru batera, hau da, kamiseta erostera. Baina honi, aukera horrek suposatzen dituen kostu zuzen eta ez zuzen guztiak gehitu behar dizkiogu.
-Nor joan da Merkatal Zentru batetara eta bakarrik gastatu du kamisetaren kostua? INORK EZ
-Nork erosi du, bere herrian eta bakarrik gastatu du kamisetaren kostua? DANOK, eta gainera puntuak eman dizkizute Gernika Txartelarekin, kamiseta probatzeko etxera eramaten utzi dizute, lagunekin solasean ibili zara eta erosketa une polit bat igaro duzu.

HORI BAKARRIK ZURE HERRIAK ematen dizu.

Hori dela eta, SIMPSON FAMILIAK dioen legera: GERNIKAN LAN BIZI ETA EROSI

Etiquetas: , ,

viernes, 17 de abril de 2009

Merkatari Elkarteak

Castellano

MERKATARITZA BULETINA

    Bida ezazu email bat eta Harpidetu. Mezuan, gutxienez, zure empresaren izena eta Posta Kodea ipini.
    HARPIDETU ZAITEZ!

    Edo gure feed erabil dezakezu!
    Alertak


Profile Visitor Map - Click to view visits
Create your own visitor map