Plastikozko poltsa gehiagorik ez. mesedez
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Espainiako Gobernuak murriztu egin nahi du biodegradagarria ez den erabilpen bakarreko poltsa kontsumoa. Erabilpen honen %50 murriztu nahi du, 2010 urtetik aurrera. Urte honetatik aurrera ere egutegi bat ari dira aztertzen poltsa mota hauen erabilpena debekatzeko.
Zer esan nahi du honek? Bada, argi eta garbi hauxe: 2010 urtetik aurrera litekeena da erabilpen bakarreko plastikozko poltsak barik biodegradagarriak direnak erabiltzen behartzea saltokiak, eta hau behar bezala legez araututa egotea.Hala eta guztiz ere, oraindik ezin da jakin ezta zehaztu ere zelan arautuko den hau guztia, plastikozko poltsak erabat debekatuko ote dituzten edo poltsa bakoitzeko tasa bat ordaindu beharko ote den...
Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioak adierazi duena hauxe da:
- Gai honen gainean onartuko den araudia merkataritza arloarekin adostua izango dela, ahal dela.
- Alternatiba desberdinak daude aukeran (poltsa berrerabilgarriak erabiltzea, biodegradagarriak diren poltsak erabiltzea,...); hori dela eta, litekeena da konponbide bakarra ez bilatzea eta bai, ostera, konponbide desberdinak planteatzea.
- Aurrera atera nahi den asmo honek arrakasta izan dezan, beharrezko da merkatariak eta bezeroak komunikatuta eta kontzientziatuta egotea.
Zenbait merkatarik ematen dituzten paperezko poltsei dagokienez (jantzigintza eta zapatagintzakoak, oro har), %100ean biodegradagarriak direnez gero, ez omen dira bihar-etzi abian jarriko den araudi horren menpe izango.
Informazio gehiagoa (gazteleraz):
- Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioa
Jornadas sobre las bolsas comerciales de un solo uso (Madrid, 23 de junio de 2009)
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
MLTK Gernika-Lumo-k sortua
Etiquetas: 2009ko abuztuko Buletina, LEGEAK, LEGERIA, Marketina
0 Respuestas:
Publicar un comentario
<< Home