martes, 10 de noviembre de 2009

Ordainketa Zerbitzuetarako Legea: komisioa tarjetaz ordaintzeagatik

EZTABAIDARAKO GAIA: MERKATARIEK KOMISIOA KOBRATU AHAL IZANGO DUTE, BEZEROAK TXARTELAZ ORDAINDUZ GERO

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Ordainketa Zerbitzuetarako Legearen 25. artikuluaren hirugarren puntuan batzen den xedapenak piztu du eztabaida. Artikuluak, hitzez hitz, hauxe dio:
"Baliogabetzat joko da klausula oro, ordainketa aginduaren onuradunari agindu-emaileari kuota gehigarri baten ordainketa eskatzea edo ordainketarako baliabide espezifikoa erabiltzeagatik murrizketarik eskaintzea eragozten badio. Edozelan ere, ordainketarako baliabide espezifikoak erabiltzeagatik ezarritako kuota gehigarriek ezingo dituzte baliabide horiek onartzeagatik onuradunak egin ditzakeen gastu diferentzialak gainditu"


  • Zer esan nahi du honek guztiak?
Hedabideetan behin eta berriz azaldu dena baino ez: dendek orain eskubidea dute ordainketarako txartela erabiltzen duten bezeroei plus bat kobratzeko. Eskubide hau onartzearen baitan hauxe dago: txartelaren bidezko kobraketak kostua eragiten dio dendari, komisioa delakoa, alegia.

Hortaz, gehigarri hau kobratzeko jarri diren baldintzak hauek dira:
  • Kobratzen den gehigarria ezingo da izan dendariari kobratzen zaion komisioa baino handiagoa.
  • Bezeroak behar bezala eta aurretiaz informatuta egon behar du gorabehera honetaz.

  • Zer-nolako ondorioak izango ditu eskubide honek dendetan?
Hasteko eta behin, Confederación Española de Comercio delakoak, Estatuaren administrazioen aurrean sektoreko ordezkari nagusiak aholkatu du ez kobratzea bezeroari txartela erabiltzeagatik kobratuko litzaiokeen deskontuaren kostua, hots, berdin-berdin kobratzen jarraitzea, bezeroak erabiltzen duen ordainketa-bidea edozein delarik ere.

Alabaina, azpimarratu ere azpimarratu egin dute oso positiboa dela sektorearentzat. Arrazoi desberdinak erabili dituzte hau baieztatzeko, baina garrantzitsuena da gaur egun merkatariek komisioak aztertzean, banketxeekin negoziatzeko arma boteretsua dutela.

Banketxeek ezingo dituzte baldintzak ezarri. Aurrerantzean, merkatarien esku egongo da txartelen erabilpena zehatzeko edo ez zehatzeko azken erabakia, eta, ondorioz, banketxeek kontzeptu hau dela eta dituzten diru-sarrerak zehatzeko edo ez zehatzekoa ere bai.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
MLTK Gernika-Lumo-k sortua

Etiquetas: , ,

0 Respuestas:

Publicar un comentario

<< Home

Castellano

MERKATARITZA BULETINA

    Bida ezazu email bat eta Harpidetu. Mezuan, gutxienez, zure empresaren izena eta Posta Kodea ipini.
    HARPIDETU ZAITEZ!

    Edo gure feed erabil dezakezu!
    Alertak


Profile Visitor Map - Click to view visits
Create your own visitor map