jueves, 17 de septiembre de 2009

Zure saltokirako aholkuak

ESKASALDIAN BEHARREZKOA DA XEHETASUNAK ZAINTZEA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Krisiak, salmentak jaisteak, orokorrean dagoen egoera txarrak merkataritzaren oinarrizko elementuak bazter uztea eragin dezakete. Baina honelako egoeretan mantendu behar da jarrera artatsuena, eta xehetasunak kontuan hartu beharrekoak dira. Ezin da produktuak saltzeko aukera txikiena ere galdu, inozokeriak direla eta. Hona hemen, beraz, ahantzi ezin diren aholku xume batzuk eta abian jartzea lan handirik eskatzen ez dutenak.

  • ERAKUSLEIHOA:
Erakusleihoa behar bezala zaindu behar da, bezeroak kaletik ikusten duen lehen gauza baita. Behin eta berriro esan dugu erakusleihoa saltzaile onenetarikoa dela, baina horretarako eder apainduta egon behar da, garbi, txukun, argiztatuta eta ongi artatuta.

Erakusleihoa prestatzen ematen den denbora bezeroari arreta ematen zaiona bezain garrantzitsua da.

  • LANGILEEN IRUDIA:
Saltokietako langileei uniformea jarri beharrik ez dago, baina oso kontuan hartzekoa da itxura ona eta bezeroak gizabidez hartzea. Ondo zaindutako bezeroak joera handiagoa izango du zerbait erosteko; bere burua deseroso ikusten duenak, ostera, ez.

  • GARBITASUNA ETA APAINKETA:
Ezin da inon zikinik pilatu, ezin da instalazioa hondatzen utzi. Pintura-eskualdi bat nahikoa izaten da, mantentze orokorra ona denean.

  • KONTUZ KARTELEKIN!:
Kontu handiz zaindu behar dira saltokian jartzen diren kartelak. Orri xume inprimatuak erabiltzeko aukera ez da moldiztegi profesionaleko kartelak erabiltzea baino merkeago. Emaitzak, gainera, askozaz ere hobeak dira azken kasuan. Aurreztu nahi izatekotan, publikoari begira ez dagoen zerbaitetan aurreztu behar da. "kutre" irudi horrek ez du saltzen, alderantziz.

  • BEZEROAREKIKO HARREMAN PERTSONALIZATUA:
Behar-beharrezkoa da harreman pertsonalizatua izatea, are gehiago produktuak informazio gehigarria behar duenean, eta, jakina, hau guztia era atseginean eskainita.

  • ARRETA DIRU-KUTXA GUNEAN:
Ordaintzea ez da erosoa izaten inorentzako, eta askotan, bezero eta dendako langilearen artean dagoen harremanerako une bakarra da.Gune honetan guztiz zaindu behar da bezeroarekiko harreman hori. Atsegina izan behar da, jarrera on eta xeratsua izan behar du, betiere irribarrea ahoan, azken batean langilearen soldata ari da ordaintzen eta hori eskertzekoa da.

  • SALDU ETA GERO:
Bezeroari saltokiko poltsa pertsonalizatua ematea interesgarria da oso, erositakoa eroso eraman dezan eta, bide batez, kalerik kale dabilela, dendaren publizitatea egin dezan. Poltsen kalitatea produktuen prezioen araberakoa izan behar da eta dendako txartela ematen bada, hainbat eta hobe. Txartela emateko, gainera, edozein aitzakia da on: janari-edari dendetan errezetak, jantzi-dendetan aholkuak jantziak direla eta..., edo besterik gabe eman, ohiturari jarraituta.

"Economía diaria" blog-etik ateratako aholkuak dira hauek, Miguel Sanz-ek editatua. Aholku hauek saltoki askok indarrean dauzkatenak baino ez dira, baina den-dena behar bezala dabilela ziurtatzeko, ondo dago tarteka-marteka aholkuok berrikustea.

Etiquetas: ,

0 Respuestas:

Publicar un comentario

<< Home

Castellano

MERKATARITZA BULETINA

    Bida ezazu email bat eta Harpidetu. Mezuan, gutxienez, zure empresaren izena eta Posta Kodea ipini.
    HARPIDETU ZAITEZ!

    Edo gure feed erabil dezakezu!
    Alertak


Profile Visitor Map - Click to view visits
Create your own visitor map